ZINEMA ETA HIRIA ZIKLOA· (1981-1998) BILBAO ZINEMA (2021eko iraila-abendua programazioa) – Coavnbiz

ZINEMA ETA HIRIA ZIKLOA· (1981-1998) BILBAO ZINEMA (2021eko iraila-abendua programazioa)


Loading Events

ZINEMA ETA HIRIA ZIKLOA
(1981-1998) BILBAO ZINEMAN

 

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren kultur programak Zinema eta Hiria Zikloaren bigarren seihilekoa aurkezten du Bilbon filmatutako zinemari osorik eskainia. Programak bi hamarkadatan egindako film sorta biltzen du, 1981 eta 1998 artan, horietan zehar Bilboko eraldaketa sakona gertatzen da, iragan komertzial eta industrialetik hiriaren egungo konfiguraziora arte.

Programan sartutako filmek hiriaren birmoldaketa prozesu horren kale ikuspegia irudikatzen dute, non pertsonaien ibilbideak gidatzen dituzten argudioak argi eta itzalekin proiektatzen dira etengabeko eraldaketan dagoen hiri eszenografian.

Siete calles (Juan Ortuoste eta Javier Rebollo, 1981) eta Golfo de Vizcaya (Javier Rebollo, 1985) pelikulen argumentuak hiriaren gainbehera prozesuan agertzen dira. Krisi ekonomikoak, industriaren desegiteak eta garai hartako panorama soziopolitiko gatazkatsuak, portagonistek parte hartzen duten intriga eta larrialdien atzeko plano gisa jokatzen dute. Bere adetik, ziklo hau osatzen duten beste bi filmetako argumentuak, El amor de ahora (Erneso del Río, 1987), eta Entre todas las mujeres (Juan Ortuoste, 1998) hiri berriaren atarian kokatzen dira, aurreko hamarkadako kontraplano konplexua konposatuz.

 

Eneko Lorente.

Zinea eta Hiria zikloa 2021. urtean zehar garatzen da. Proiekzioak asteazkenetan edo ostegunetan izango dira, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan (Mazarredo zumarkalea, 71), 19:00etan, sarrera doan. Aldez aurretik izena eman behar da kultura.bizkaia@coavn.org helbide elektronikoaren bidez (adierazi bertaratuen izen-abizenak).

Proiekzioaren egun berean, 15:00ak baino lehen eman daiteke izena.

Kartela