ARKITEKTURA MEETING BIZKAIA – Coavnbiz

ARKITEKTURA MEETING BIZKAIA


Loading Events
This event has passed.

ARKITEKTURA MEETING BIZKAIA

Irailaren 28an (asteartea), 17:00etan, Arkitektura Meeting Bizkaiaren lehen edizioa egingo dugu, ordezkaritza honetako kideen arteko hurbiltasuna eta harremana indartzeko.

Puntu hauek partekatuko ditugu:

-Zaindariaren Jaiaren 21ean egindako omenaldi-ekitaldiaren bideoa, omenduek kide guztien aurrean merezitako esker ona jasotzeko.

-Ahoulkaritza-ildo berria, kide egin berriak diren pertsonei gure beteranoen esperientzia guztia hurbilduz.

-Bizkaiko ordezkaritzaren egoitza birmoldatzeko plan zuzentzailearen lehiaketa abiaraztea.

Arkitektura Meeting Bizkaia sei hilean behin egiten den online foro berria da, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzak sustatua. Horren bidez, zuengana hurbildu nahi dugu; elkarrizketarako gune bat sortu; lanbideari balioa eman; eta informazio eta prestakuntza interesgarriak eskaini, ikuspegi estrategiko berriak bultzatzeko eta gure lanari eta merkatuko kotizazioari buruzko pertzepzioa areagotzeko.

Topaketa ZOOM plataformaren bidez egingo da. Izena ematea doakoa da, esteka honen bidez: Sakatu hemen