ZINEMA, ARKITEKTURA ETA HIRI ZIKLOA “ESPAZIO PUBLIKOAREN KOREOGRAFIAK” – Coavnbiz

ZINEMA, ARKITEKTURA ETA HIRI ZIKLOA “ESPAZIO PUBLIKOAREN KOREOGRAFIAK”


Loading Events
This event has passed.

ZINEMA, ARKITEKTURA ETA HIRI ZIKLOA
“ESPAZIO PUBLIKOAREN KOREOGRAFIAK”

XX. mendearen atarian, zinema, dantza eta hiriaren arteko topaketa bat gertatu zen perpetum mobile ideia modernoaren inguruan, pertsonen eta salgaien joan-etorriaren arrazionalizazioa gorputzen mugikortasunari aplikatutako diziplina gisa proiektatzen den unetik aurrera. Eta horren programak ondorioak izango ditu espazio publikoak pentsatzeko eta diseinatzeko moduan.

Hiri-espazioaren planteamendu koreografiko horrekiko interesa chorearen edo mugimendu komunaren zentzu etimologikotik abiatzen da, baita joan den mendean zehar, dantza modernoaren eta herritarren mugimendu kolektiboaren fluxuen eta erritmoen artean ezartzen diren lotura estuetatik, zeinen arkeologia bisual gisa zinemak memoria gordetzen baitu.

Programa hau osatzen duten filmek hiri-mugikortasuneko proiektu koreografiko hau irudikatzen dute etorkizuneko hiriaren irudikapen utopikoaren bidez (Metropolis, Fritz Lang, 1927), gaur egungo flanneur baudeleriar baten hiri-noraezean ibiltzearen bidez (Caro Diario, Nanni Moretti, 1993) edo munduko hainbat hiritako gaueko ustekabeko topaketen bidez (Noche en la tierra, Jim Jarmusch, 1991). Gainera, martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, egitarauak Anne Teresa de Keersmaeker koreografoaren Rosas Danst Rosas (Thierry de Mey, 1997) pieza koreografiko berezi bat ere jasotzen du, non lau emakumek ingurune industrial batean etxeko jardunaldi bateko lana performatzen duten.