BIA SARIEN ERAKUSKETA: HERRITARREN JARDUEREN VI. EDIZIOA – Coavnbiz

BIA SARIEN ERAKUSKETA: HERRITARREN JARDUEREN VI. EDIZIOA


Loading Events
This event has passed.

BIA SARIEN ERAKUSKETA:
HERRITARREN JARDUEREN VI. EDIZIOA

Erakusketa honek BIA Urban Regeneration Forum Bilbao Bizkaia Architecture ekitaldiko herritarren jardueren VI. edizioko sariak jasotzen ditu. Ekitaldi hori bi urtez behin antolatzen du Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzak.
Oraingo honetan, adin guztietako herritarrentzat zabalik dauden hiru lehiaketen bitartez: PHOTO-BIA, BIA-SKETCH eta BIA-STORIES, hiritarrek beren bizi-inguruneaz duten irakurketa erakustera gonbidatzen ditugu.
Bisitatzera gonbidatzen zaituztegu.
Urtarrilaren 30etik 2025eko otsailaren 28ra, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzan bisitatu ahal izango da erakusketa, astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 14:00etara.
Herritarren jarduerak 2024-2025:

Photo-Bia
.- Photo-Bia lehiaketan aurkeztutako lanak
.- Photo-Bia saridunak.

Bia-Sketch
.- Bia-Sketch lehiaketara aurkeztutako lanak
.- Bia-Sketch sarituak

Bia-Stories
.- Bia-Stories lehiaketan aurkeztutako lanak
.- Bia-Stories sarituak

Informazio gehiago