ZINEMA, ARKITEKTURA ETA HIRI ZIKLOA “ESPAZIO PUBLIKOAREN KOREOGRAFIAK” – Coavnbiz

ZINEMA, ARKITEKTURA ETA HIRI ZIKLOA “ESPAZIO PUBLIKOAREN KOREOGRAFIAK”


Loading Events

ZINEMA, ARKITEKTURA ETA HIRI ZIKLOA
“ESPAZIO PUBLIKOAREN KOREOGRAFIAK”

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) 2025. urterako Zinema, Arkitektura eta Hiri Zikloaren programazio berria aurkeztu du, hiri-mugikortasunari buruzko filmen erakusketa batekin. Hiri-programaren diseinuan bertan herritarren mugikortasunaren ikuskera koreografikoa nola txertatzen den hausnartzea proposatzen du, Espazio publikoaren koreografiak izenburupean.

Programatutako filmek hiri modernoan zeharreko ibilbide zinematografiko bat jasotzen dute, besteak beste, Metropolis, Fritz Langek zuzendua (1927), Caro diario, Nanni Moretti errealizadore italiarrarena (1993), edo Noche en la tierra (1991), Jim Jarmusch iparramerikarrarena.

Metropolis hiri-distopia bat da, gerren arteko alemaniar espresionismoaren erreferentea, UNESCOk Munduaren memoriatzat hartu duena, hiriaren eta garaiko gizartearen iruditeriaren tratamendu eta irudikapen bereziengatik.

Querido diario, bestalde, komedia autobiografikotik hurbil dagoen estilo burugabeko filmak hiru zatitan banatutako ibilbide zinematografikoa proposatzen du Erroma hiritik zehar (En mi vespa), Siziliako iparraldean dagoen Eolietako artxipelago bolkanikoko irlen artean (Irlak), eta hiriko noraezeko ibilbidea, zuzendariak berak egindako tratamendu medikoa zela-eta (Medikuak). Azkenik, Noche en la tierra filmak munduko beste hainbat hiritan aldi berean garatutako bost pasarte aurkezten ditu, bidaiariek hiriko gauean zehar lekualdatzen dituzten taxilariekin egiten dituzten elkarrizketen harira.