V. EDIZIOA BIA URBAN REGENERATION FORUM. 2030 LURRALDEAK:  DESBERDINTASUNAREN ERRONKA – Coavnbiz

V. EDIZIOA BIA URBAN REGENERATION FORUM. 2030 LURRALDEAK:  DESBERDINTASUNAREN ERRONKA


Loading Events
This event has passed.

V. EDIZIOA
BIA URBAN REGENERATION FORUM. 2030 LURRALDEAK:
 DESBERDINTASUNAREN ERRONKA

Azaroan, “Urban Regeneration Forum” –Hiri-berroneratzearen Nazioarteko Foroa– ekitaldiaren bosgarren edizioa egingo da, Ordezkaritzak BIA (Bilbao Bizkaia Architecture) markaren bidez antolatua. Laugarren edizioa 2020ko abenduan egin zen.

Oraingo honetan, honako izenburu hau izango du: “Territorios-2030-Lurraldeak: El reto de la desigualdad-Desberdintasunaren erronka / Lands: 2030: The challenge of inequality”. Bi urtez behingo foro honek, 2022ko deialdi honetan, hainbat topaketa egingo ditu online, hiria eta lurraldea giza jardueraren agertoki iraunkor eta naturaltzat hartuta. Izan ere, lurraldeetako desberdintasunaren arazoa bertatik bertara bizi dute biek. Ekimena streaming bidez emango da, ZOOM plataformaren bidez, 2022ko azaroaren 9an, 10ean eta 11n. Parte-hartzea doakoa izango da, aurretiaz izena emanda.

V. Forum BIA 2022 ekitaldiak presentzialak ez diren hainbat jarduera biltzen ditu, eta profesionalei zein herritarrei zuzenduta daude:

ONLINE TOPAKETAK

Online topaketak bi jardunalditan egingo dira, azaroaren 9an, 10ean eta 11n, honako gai hauei buruz. Inaugurazio-ekitaldian, Inés Sánchez de Madariaga arkitektoak hitzaldi hau emango du: “Inklusioaren erronka XXI. mendeko Europako hirietan”.

Bigarren jardunaldian, gai honi buruz eztabaidatuko da: “Hiria desberdintasunei aurre egiteko birpentsatzea. Auzoen berroneratzea: Berreskuratze funtsak, eta erabiltzeko eta ekitatezko espazio berriak”.

Hirugarren jardunaldian, gai hauek jorratuko dira: “Gaur egungo arkitekturaren erronka landa-eremuaren testuingurura hurbiltzeko:
Landa-eremuaren kudeaketa jasangarria, eta landa-eremuaren eta hiri-eremuaren arteko oreka”.

Honekin batera doan egitarau osoan zehatz-mehatz ikus daitezke jardunaldi bakoitza osatuko duten hitzaldiak eta mahai-inguruak, baita horiek garatzeaz arduratuko diren hizlarien izenak ere.

Egitaraua osorik

Topaketetan parte hartzea doakoa da, aldez aurretik webgunean izena emanda.

Izen-emateak

Jardunaldi profesionalak gainera, PERPETUM MOBILE zinema-zikloa ere egingo da BIAn, bai eta Enkarterri Workshopa, erakusketak, irteera kulturalak eta Photo-Bia, Bia Sketch eta Bia-stories lehiaketak ere.

Era berean, azaroaren 11n banatuko da aurten saritutako Bia Saria, babesle instituzionalak eta pribatuak bertan direla.

Herritarrentzako jardueren egitaraua