TXOKO ARKITEKTURA – Coavnbiz

TXOKO ARKITEKTURA


Loading Events

TXOKO ARKITEKTURA

Dakizuenez, gizarte-kohesioa eta ekintza kolektiboak sustatzen jarraitzen dugu. Horretarako, aipatu dugun mugarrietako bat lokal edo txoko bat bilatzea zen, gure elkargoko kide guztiek erabil zezaten, ospakizun- eta aisialdi-uneez gozatzeko.

Hori lortzeko, Ordezkaritzaren kudeaketak ezartzen dituen austeritate- eta gastu-euspenaren parametroen barruan, Ordezkaritzaren noizbehinkako alokairua aukeratu da, oraingoz inbertsio handiagoak alde batera utzita.

Mota horretako lokalen bilaketa zehatza egin da, kokalekua, tamaina, kostua, zerbitzuak, kudeatzeko erraztasuna eta beste asko kontuan hartuta, eta, azkenean, “Txoko Campo Volantín” aukeratu da, eskaintzarik egokiena delakoan.

Funtzionamendua sinplea da: eskatzeko, (txokocampovolantin.com -944 456 000) txokoarekin harremanetan jarri behar duzue, eta zenbat mahaikide eta zenbat kide joango diren adierazi. Gure kolektiboarentzat, ohiko tarifen gaineko deskontua dugu, %50etik %100era bitartekoa, joaten diren elkargokideen kopuruaren arabera (zenbat eta elkargokide gehiago, orduan eta deskontu handiagoa).

Adibidez, 15 pertsonarentzako erreserba, astelehenetik ostegunera, 0 eta 90 euro artekoa izango litzateke, eta ostiraletik igandera, 0 eta 112,5 euro artekoa. Zerbitzu honetan sartzen dira aretoa, sukaldea, tresneria, baxera, beirateria eta garbiketa. Menuen dastaketa etab. Kontratatu nahi badituzue. % 10eko deskontua dugu horietan guztietan. Xehetasunak kontsultatzeko txokocampovolantin.com

Erabil ezazue, lankideekin, familiarekin eta lagunekin!. Sortzen diren esperientzietatik informazio baliotsua aterako dugu zerbitzua hobetzeko.

ORDEZKARITZA tarifari buruzko informazioa

TXOKO tarifari buruzko informazioa