BILBOKO ARKITEKTURAK. JUAN DANIEL FULLAONDO (1964-1978) ERAKUSKETA – Coavnbiz

BILBOKO ARKITEKTURAK. JUAN DANIEL FULLAONDO (1964-1978) ERAKUSKETA


Loading Events
This event has passed.

“BILBOKO ARKITEKTURAK. JUAN DANIEL FULLAONDO (1964-1978)
ERAKUSKETA ETA INAUGURAZIO-HITZALDIA

Erakusketaren ardatza arkitektoak bere hiriarekin zuen lotura bizia ikusaraztea da, lanen aukeraketa baten eta Nueva Forma arkitektura-aldizkariaren zenbakien bitartez. Aldizkariaren zuzendaria izan zen, eta Bilbok eta euskal artisten ekoizpenak, Jorge Oteizak eta Eduardo Chillidak kasu, presentzia nabarmena izan zuten.

Erakusketaren ildo nagusia Juan Daniel Fullaondok bere lankide laguntzaileekin (Fernando Olabarria, Álvaro Líbano eta José Luis eta Félix Iñiguez de Onzoño) 1964tik 1978ra bitartean garatutako ekoizpen arkitektonikoa argitara ateratzea da, gehienbat Bilbon eta bere inguru geografikoan kokatua. Berrogeita hamar urte geroago bere ibilbidearen fase hau berrikusteak beste aukera egoki bat suposatzen du obren katalogo baliotsu hau berraurkitzeko eta testuinguruan kokatzeko, orain arte arreta kritikoarekiko ia axolagabe egon dena.

Bigarren ildo osagarriak Nueva Forma aldizkariaren bidez Euskal Herriko kultura-, arkitektura- eta arte-ekoizpenari arreta berezia eskaini zion, eta bere hiriko arkitekturaren eta hirigintzaren historiarekiko interes berezia azaldu zuen. Argitalpen-jarduera honen bidez, Fullaondok aldi berean definitu du bere obraren kultur paisaia.

UPV/EHUko Arkitektura Eskolak antolatu du eta bertako ikasleen laguntzarekin garatu da. XX. mendearen bigarren erdialdeko arkitekto nabarmenari buruz egin den lehen erakusketa da. Erakusketaren helburua Fullaondo nabarmentzea da, Espainiako arkitektura modernoan giltzarrietako bat den aldetik.

Erakusketa 2021eko azaroaren 10etik 2022ko urtarrilaren 7ra bitartean ikusi ahal izango da, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Joaquín Lizasoain Urcola erakusketaren komisarioarekin egingo den inaugurazio-hitzaldia azaroaren 10ean izango da, 18:00etan 19:30ean, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren Ekitaldi Aretoa.

Izena emateko, mezu elektroniko bat bidali behar da kultura.bizkaia@coavn.org helbidera, eta gaian hau jarri: “Inaugurazio-hitzaldia – Juan Daniel Fullaondok Bilbainas arkitekturak (1964-1978)”.

Erakusketaren laburpen-bideoa