MUGAK/ FRONTERAS BOUNDARIES – EUSKADIKO NAZIOARTEKO ARKITEKTURA BIENALA – Coavnbiz

MUGAK/ FRONTERAS BOUNDARIES – EUSKADIKO NAZIOARTEKO ARKITEKTURA BIENALA


Loading Events
This event has passed.

 MUGAK/
FRONTERAS  BOUNDARIES
EUSKADIKO NAZIOARTEKO ARKITEKTURA BIENALA

 

‘Berreraikitzea, berregitea, birpentsatzea’ da Mugak Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko IV. Bienalaren lema.

Esparru horren gainean eraikitzen ari dira Mugak/ 2023ren hurrengo edizioa, eta eraiki, bizi eta pentsatzearen arteko hausnarketa bilatzen du.

“Premiazko testuinguru horretan sortzen da sormen ausarta eta disruptiboa, planeta honetan bizirauten laguntzeko gai dena. Erakundeen, enpresen, kolektiboen, arkitektura-estudioen eta talentu berrien larrialdia, bizi garen espazioen diseinua ulertzeko moduak planteatzen dituztenak iraunkortasunaren, inklusibotasunaren eta ingurumenaren zaintzaren ikuspegitik” María Arana – 2023 Bienalaren komisarioa.

Laster aterako da Eusko Jaurlaritzaren deialdia hiru proiektu motetarako: erakusketak, argitalpenak eta jardunaldiak.

EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzak Mugak/2023n parte har dezaketen proiektuetan lanean ari diren elkargokideen ekimenak bultzatu nahi ditu.

Bidali zure proposamenak helbide honetara: kultura.bizkaia@coavn.org

Informazio gehiago MUGAK/ 2023