BISITA GIDATUA “MARJINEN ARTEAN: BILBOKO ERALDAKETA POSTINDUSTRIALEKO ARKITEKTOAK”


Loading Events

BISITA GIDATUA

MARJINEN ARTEAN:
BILBOKO ERALDAKETA POSTINDUSTRIALEKO ARKITEKTOAK

Bisitak XX. mendearen azken hamarkadetako eta XXI. mendearen hasierako Bilboko itsasadarraren eraldaketaren berrirakurketa feminista proposatzen du. Abandoibarrako Plan Maisua arkitektuek hiri-paisaia horren konfigurazioan duten zeregina ezagutzeko hari nagusia izango da.

Mazarredoko Zumardian eta Begiratokian hasiko gara, Miró Hotelaren aurrean geldialdi bat eginez. Ingelesen Zelaitik jaitsi eta Abandoibarrako Erribera parketik jarraituko dugu. Pasealekutik, ingurua birmoldatu aurreko bi obra ikusiko ditugu: Karitateko Jesusen Zerbitzarien Fundazioaren egoitza eta Deustuko zubiaren ondoko etxebizitzak.

ibilbideak Euskalduna Jauregiraino jarraituko du eta Melia Hoteletik, Leizaola Lehendakariaren etorbideko etxebizitzetatik eta Zubiarte Merkataritza Gunetik igaroko da Euskadi Plazan amaitu aurretik.

Eguna: 2026ko azaroak 28, larunbata
Ordutegia: 11:00-12:00
Veronica Benedet bisita gidatua (ARQSarean)
Elkargunea: Bizkaiko EHAEO (Mazarredo zumarkalea, 69 – Bilbo) 

Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea GALDETERGIAREN bidez