OPEN HOUSE BILBAO
OPEN Bilboko arkitektura jaialdia da, non hiriko eraikin eta espazio adierazgarrienak ezagutu ahal izango dituzun. Udazkenero, 7 egunez, programak Bilboko arkitektura bere ondare arkitektonikoaren bitartez ezagutzera gonbidatzen du eta arkitektura ulertzeko eta egiteko modu berriak ikusarazten ditu.
Oraingo honetan, gure ordezkaritzak «Tomás Bilbao por Tatiana Bilbao» erakusketaren bisita gidatuarekin parte hartuko du. Erakusketa irailaren 30ean, asteazkena, 18:00etan bisitatu ahal izango da.
Era berean, Bizkaiko EHAEOren egoitza bisitatu ahal izango da eta proiektua nola gauzatu zen bertatik bertara ezagutu. Bisita urriaren 3an izango da, 10:00etan.

