Elkargoak - acceso colegiado
HITZALDIA: ORTUELLA, SESTAO, BARAKALDO: HIRU ESKUHARTZE INDUSTRIA-ONDAREAN – Coavnbiz

HITZALDIA: ORTUELLA, SESTAO, BARAKALDO: HIRU ESKUHARTZE INDUSTRIA-ONDAREAN


Loading Events

HITZALDIA: ORTUELLA, SESTAO, BARAKALDO: HIRU ESKUHARTZE INDUSTRIA-ONDAREAN

Ramon Garitano Garitano eta Simon Garitano Ruiz de Azuaren hitzaldia.

Garitano Arquitectura estudioaren hiru esku-hartze egongo dira: Ortuellako eraikin balioaniztunerako siderita kiskaltzeko labeak birgaitzea; Sestaoko 1 zenbakidun labe garaiaren urbanizazioa, sarbideak eta espazio osagarriak; eta Euskadiko industria-ondare higigarriaren biltegi bisitagarria Lutxanan/Barakaldon.

Hitzaldian jarduerak gidatu dituzten printzipio orokorrak nabarmenduko dira. Besteak beste, eraikin horiek lehendik zeuden baliotsuen mende jartzea, eraikuntza berriak ondare-ondasunaren eta lekuaren historiari estratu erantsi gisa txertatzea, edo industria-ondarea hirira sartzeko eta lekuak eraikitzeko edo berreraikitzeko kokaguneek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzea.

Hitzaldia urriaren 20an (asteartea) izango da, 19:00ean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) Bizkaiko Ordezkaritzaren ekitaldi-aretoan (Mazarredo zumarkalea 71, behea).

Aldez aurretik izena eman behar da: avpiop@gmail.com

IOHLEE erakundeak antolatzen du, Bizkaiko EHAEOren laguntzarekin.