ZINEMA ETA HIRIA ZIKLOA
«ROMA167/62»
Carlos Higinio Esteban, 2018
Erroma 167/62 (Carlos Higinio Esteban, 2018)60ko eta 70eko hamarkadetan, 167/62 zenbakidun legearen babesean, Erromako aldirietan anbizio handiko hainbat etxebizitza-proiektu eraiki ziren. Faktore ideologiko, proiektugile, politiko eta ekonomikoen topaketak balio arkitektoniko eta urbanistiko handiko obrak ekarri zituen. Hala ere, kasu batzuetan, amaitu aurretik ere, egoera problematikoak agertzen hasi ziren, hain zuzen ere diseinatzaileek hiri-espazioaren ikuskera berritzaile baten onuradun izango zen gizarte berri bat bultzatzeko arreta eta interes gehien jarri zuten alderdietan.
Erroma 167/62 hiri modernoari eta gaur egun Erromako aldiri periferiko askotan ezagutzen dugun morfologia sortu zuten zirkunstantziei buruzko ikerketa-proiektua da.
167/62 Legearen babesean espekulazioari eutsi eta gizarteratzea bultzatu nahi bazen ere, hiri-esku-hartze handiak osatzen zuten hiriari dagokionez egituratu gabeko testuinguruetan gauzatu ziren. Sortutako gizarte-gatazkak finantza-arazoen, proiektuen tamainaren, kokapen txarraren edo ustez zerbitzatzen zuten biztanleriaren prekarietatearen ondorio izan ziren, eta horien ondorioak oraindik ere eztabaidagai dira arkitektoentzat, hirigileentzat eta hiri-garapen horien herritarrentzat.
Apirilak 25, osteguna – 19:00etan. Sarrera doan.
EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren Areto Nagusia, Mazarredo zumarkalea, 71 – Bilbao.