ZINEMA, ARKITEKTURA ETA HIRI ZIKLOA
Urban Regeneration Forum BIA’25 Bilbao Bizkaia Architecture
ESPAZIO PUBLIKOAREN KOREOGRAFIAK
METRÓPOLIS
Fritz Lang, 1927
Metropolis hiri-distopia bat da, gerren arteko alemaniar espresionismoaren erreferentea, UNESCOk Munduaren memoriatzat hartu duena, hiriaren eta garaiko gizartearen iruditeriaren tratamendu eta irudikapen bereziengatik. Filmaren bertsio zaharberritua da hau, jatorrizko muntaia errespetatzeaz gain, Gottfried Huppertz musikariaren jatorrizko soinu-banda ere badu, 1927an Berlinen estreinatzeko erabili zena. Metropolisek hiri industrialaren eta gizarte hiritarraren ikuspegi futurista eta gizatasunik gabekoa aurkezten du.
Metropolisen, gizartea bi motatan banatzen da: aberatsena, boterea eta ekoizpen-bideak dituena, eta langileena, baldintza eskasetan bizitzera kondenatua, hiriaren bihotz industriala dagoen lurpeko ghetto moduko batean sartuta. Egun batean, Frederrek, Joh Fredersen ahalguztidun eta hiria kontrolatzen duen gizonaren semeak, ustekabean langileen egoera ezagutuko du eta Maria, sentimendu onak, anaitasuna eta maitasuna predikatzen dituen jatorri apaleko neska batez maitemindu ondoren, bere aita langileen egoeraz ohartarazten du. Orduan, handikiak Mariaren irudia duen robot bat eraikitzea agintzen du, langileen altxamendua eragiteko eta, horrela, haien aurka egiteko arrazoi bat izateko.