URBAN SKETCHING JARDUERA – Coavnbiz

URBAN SKETCHING JARDUERA


Loading Events
This event has passed.

ARKITEKTURAREN ASTEAREN JARDUERA OSAGARRIAK

URBAN SKETCHING JARDUERA

EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzatik arkitektura herritarrei hurbiltzeko asmoz, Urban Skecthing jarduera bat egingo da Arkitekturaren Astearen esparruan, Dibujatolrato-rekin lankidetzan.

Urban Sketching-a inguratzen gaituen guztia zuzeneko behaketaren bidez marrazteko praktika da. Normalean koaderno batean eta aire zabalean marrazten da, baina beste formatu batzuetan eta barnealdeetan ere egin daiteke. Ez dago teknika zehatzik ere: arkatzez egindako marrazkiak, errotuladorea eta akuarelak.

Dibujatolrato talde ireki eta autokudeatua da. Marrazketarako grina partekatzen duten pertsonek osatzen dute, eta euren eta inguruko komunitateen artean kalean eta naturalean marrazteko praktikaren bidez erlazionatzen dira.

Jarduera egoitzaren inguruan egingo da, EHAEOren egoitzako eraikinaren fatxada bera eta inguruko eraikinak helburu hartuta. Gure inguruko arkitekturak marraztu eta perspektiba landu nahi dugu.

Teknika librea izango da, eta ez da marrazketa-ezagutzarik izan behar bertaratzeko.

Beharrezkoa bada ekar itzazue materialak (koadernoa, arkatzak, errotuladoreak, akuarelak, etab.), pertsona bakoitzak garatu nahi duen teknikaren arabera.

Amaitzeko, 19: 30ean, marrazkiak bateratzeko eta elkarrengandik ikasteko elkartuko gara.

Parte hartu nahi dutenek kultura.bizkaia@coavn.org helbidera idatz dezakete.

Data: Urriak 16
Ordua: 17.30etik 20.00etara
Topalekua: EHAEOren Bizkaiko egoitza (Mazarredo zumarkalea, 69 – Bilbo)