FAMILIA TAILERRA «LURRALDEKO NOMADAK» – Coavnbiz

FAMILIA TAILERRA «LURRALDEKO NOMADAK»


Loading Events
This event has passed.

ARKITEKTURAREN ASTEKO JARDUERA OSAGARRIAK

FAMILIA TAILERRA
«LURRALDEKO NOMADAK»

 

Gero eta egonkorragoa den eszenatoki batean, ikasturte berri batera bultzatzen gaituen udazkeneko errutinan murgildurik, Arkitektoen Elkargoak, Sistema Lupo kolektiboaren eskutik, Bilbon zehar jardunaldi nomada batera gonbidatzen zaituzte, jolas- eta esperimentazio-lurraldeetako materialekin esperimentatzeko. Material eta tresna errazez hornituta, ingurunera egokitutako babeslekuak eraikiko ditugu, jolasaren eta sormenaren ikuspegitik. Zatoz gurekin eta elkarrekin eraikiko dugu.

Sistema Lupo jolasean oinarritutako tresna didaktikoa da, eta erabiltzaileari eta irakasleari ikaskuntza ludikorako mekanismo eta dinamika egokiak ematen dizkie.

Data: urriaren 21ean. 5 eta 11 urte bitarteko umeentzat. Ordutegia: 11: 00etatik 13: 00etara (plaza mugatuak). Doako tailerra.

Lekua: Abandoko Errepublika Parkea, garai bateko Ingelesen Zelaia, Bilbon.

Aldez aurretik izena eman behar da: FORMULARIOA (adingabeak heldu batekin egon behar du jarduera garatzen den bitartean).