BIRGAITZE LANAK EGITEKO INTERESA DUTEN ARKITEKTOEN ZERRENDA   – Coavnbiz

BIRGAITZE LANAK EGITEKO INTERESA DUTEN ARKITEKTOEN ZERRENDA  


Loading Events

BIRGAITZE LANAK EGITEKO INTERESA DUTEN
ARKITEKTOEN ZERRENDA

 

BIRGAITZEARI LAGUNTZEKO BULEGOAREN (BAB) baliabideen barruan, gogorarazten dizuegu hirugarrenentzat eraikinak birgaitzeko prozesuekin lotutako lan teknikoak egiteko interesa duten arkitektoen online zerrenda bat dagoela.

Elkargokideen zerrenda hori Ordezkaritzaren web-orrian egongo da eskuragarri, esteka honen bidez: Arkitektoak, zaharberritzea

Izena eman duten guztiek aukera berdinak izan ditzaten, sistema informatikoak berak kontsulta bakoitzean zerrenda bat sortzea erabaki da, izena eman dutenen zerrenda ausaz ordenatuta, lan-mota eta/edo lehentasunezko eremu geografikoak kontuan hartuta.

Horretarako, parte hartu nahi duten elkargoko kide guztiek on line formularioa bete behar dute, esteka honetan: Zerrendan sartzeko eskaera

Gainera, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, lanbidean aritzeko legezko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. Zinpeko aitorpena on line inprimaki horretan dago eskuragarri, eta hemendik ere deskarga daiteke: Zinpeko aitorpena

Elkargoko kide diren arkitekto guztien eskura dagoen zerrenda da, etengabe eguneratua, esteka horren bidez interesdunek une bakoitzean formalizatzen dituzten altak eta bajak jasotzen dituena.

Gogorarazten dugu BAB Birgaitzeari Laguntzeko Bulegoa EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren informazio-zerbitzu bat dela, birgaitzeko dirulaguntzen arau-esparru berriari buruzkoa, bereziki energia-eraginkortasuna hobetzeko eta bizitegi-erabilerako eraikinen irisgarritasuna hobetzeko esku-hartzeetara bideratua. Zerbitzuak partikularren, komunitateetako, erakundeetako eta administrazioko ordezkarien eta teknikari elkargokideen kontsultei erantzuten die.

Bizkaiako Bulegoak “sarean” lan egiten du COAVNren Ordezkaritzetako OARekin eta CSCAE erakundeak koordinatutako elkargo profesionaletako homologoekin.
Gainera, diru-laguntzak kudeatzen eta ebazten dituzten Administrazioko erakundeekin komunikazio- eta kontsulta-prozedurak ezarri dira. Horiekin lankidetzan aritzen gara FAQ dokumentuak eta jardunaldi tekniko-informatiboak prestatzen, eta horietan parte hartuko dugu.

Arretarako ordutegia astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan da, 9: 00etatik 13:00etara, eta ostegunean, 15:00etatik 19:00etara.
Aurretiko hitzordua hartzeko, rehabilitacion.bizkaia@coavn.org edo 688 834 439

Informazio gehiago