ARGITALPEN BERRIA: “ZINEMARAKO ARKITEKTURAK BILBON” – BERNARDO GARCÍA DE LA TORRE – Coavnbiz

ARGITALPEN BERRIA: “ZINEMARAKO ARKITEKTURAK BILBON” – BERNARDO GARCÍA DE LA TORRE


Loading Events
This event has passed.

ARGITALPEN BERRIA:
“ZINEMARAKO ARKITEKTURAK BILBON”
– BERNARDO GARCÍA DE LA TORRE

 

COAVNren Bizkaiko Ordezkaritzak, kultura arkitektonikoa zabaltzeko sustatzaile eta eragile den aldetik, atseginez jakinarazten du dagoeneko eskuragarri dagoela “Bilboko zinemarako arkitekturak” argitalpena, Bernardo García de la Torre arkitektoak idatzi eta Ordezkaritza hau editatzen duena.

Lan hau 2019ko azaroan abian jarritako deialdiaren emaitza da, argitalpen berri bat sortzea helburu zuena.

Aurkeztutako proposamenak ebaluatzeko prozesuaren ondoren, “Bilboko zinemarako arkitekturak” aukeratu zen. 2020an eta 2021ean garatu da, eta 2022an inprimatu da, Bilboko Udalaren babesarekin.

Bizkaiko ordezkaritza honetako kide guztiek eskura dute ale bat, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara liburutegian jasotzeko.

Hasi uda irakurketa freskagarri batekin!