MASTERRA ETXEBIZITZA PUBLIKOAN
2020/21 IKASTURTEA
EHAEO-BIZKAIA BEKAK
Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Eskolak, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzarekin eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzarekin lankidetzan, Etxebizitza Publikoaren arloko masterra eskainiko du 2020/21 ikasturtetik aurrera. Masterra bi aditu-ikastaro hauek osatuko dute: Politika eta Etxebizitza Publikoaren Kudeaketa, batetik, eta Etxebizitza Publikoaren Diseinu Aurreratua, bestetik.
Graduondokoa gai honekin zerikusia duten unibertsitate-titulua edo esperientzia duten profesionalei zuzenduta dago (zuzenbidea, ekonomia-zientziak, politika-zientziak, arkitektura, arkitektura teknikoa, ingeniaritza…), baldin eta trebakuntza handiko espezialista gisa trebatu nahi badute etxebizitza publikoaren erronka berriei erantzuteko.
Irakaskuntzaren % 25 telematikoa izango da; % 10 Donostian emango da, Arkitektura Eskolan bertan; eta gainerako % 65 Bilbon, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren egoitzan. Matrikula uztailaren amaieran irekiko da, baina aldez aurretik izena emateko epea zabalik dago (eta beharrezkoa da plaza lortzeko, izan ere, plaza kopurua mugatua da).
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzak 2.000 €-ko 3 matrikula-beka eskaintzen dizkie Etxebizitza Publikoaren arloko Master osoa egiten duten ikasleei, eta 1.000 €-ko 4 matrikula-beka aditu-ikastaroetako bat egiten duten ikasleei. Bekak ezin dira metatu master honetarako beste laguntza batzuekin.
Beka eskatu nahi dutenek kultura.bizkaia@coavn.org helbidera bidal dezakete eskabidea, izen-deiturak eta harremanetarako telefonoa adierazita. Aurkeztu beharreko dokumentazioa eskatzailearen irizpidearen arabera beka adjudikatu ahal izateko behar dena izango da, gehienez ere 4 A4 alde. Proposamenak abuztuaren 28ko 12:00ak arte bidali ahal izango dira.
Bekak emateko baremazio-irizpideak hauek izango dira:
– EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzako elkargoko kideak, 2 urteko antzinatasuna dutenak, % 25
– Curriculum Vitaea, % 25
– Espediente akademikoa, % 25
– Bestelakoak (beka eskatzeko hurrenkera), % 25
UPV/EHUren Etxebizitza Publikoaren arloko Masterrari buruzko informazio guztia hemen dago eskuragarri: https://www.masterviviendapublica.com/