“INDARTU ZURE SORMEN- ETA KULTURA-NEGOZIOA: EZAGUTU NOLA BULTZA DEZAKEEN BDCCK ZURE ENPRESA- ETA FINANTZA-ESTRATEGIA” – Coavnbiz

“INDARTU ZURE SORMEN- ETA KULTURA-NEGOZIOA: EZAGUTU NOLA BULTZA DEZAKEEN BDCCK ZURE ENPRESA- ETA FINANTZA-ESTRATEGIA”


Loading Events
This event has passed.

BDCC – BASQUE DISTRICT OF CULTURE AND CREATIVITY

“INDARTU ZURE SORMEN- ETA KULTURA-NEGOZIOA:
EZAGUTU NOLA BULTZA DEZAKEEN BDCCK ZURE ENPRESA- ETA FINANTZA-ESTRATEGIA”

Zure proiektua maila altuago batera igo nahi duzu? Zure enpresaren ahalmen guztia askatu? Datorren asteartean, martxoaren 28an, ezin duzu galdu Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean (EHAEO) antolatuko dugun topaketa. Han Euskadiko Kultura eta Sormen Barrutiak zure esku jartzen dituen zerbitzuak eta laguntza-tresnak aurkeztuko ditugu.

Eman izena!


Aurrez aurre
joaterik ez baduzu, eskaintzeko dugun guztia streaming bidez jarraitzeko esteka emango dizugu.
Zure negozioarentzat garrantzi handia duten bi arlotan izango duzu aholkularitza aditua: Marketina eta Finantzak Loinaz Errezolarekin, eta Estrategia Berta Beldarekin.
Jardunaldia koktel-networking batekin amaituko da, iritziak eta gogoetak partekatzeko aukera paregabea.


“Indartu zure sormen- eta kultura-negozioa: ezagutu nola bultza dezakeen BDCCk zure enpresa- eta finantza-estrategia”

DATA: Martxoak 28, asteartea
ORDUA: 16:00h-18:00h
LEKUA: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (EHAEO) egoitza. Mazarredo zumarkalea, 71 . 48009-BILBO

FORMATUA: Aurrez aurrekoa eta online

HIZLARIAK: Itziar Vidorreta, Sandra Barrio, Berta Belda eta Loinaz Errezola


PROGRAMAREN XEHETASUNAK

  • Ongietorria– Lander Parra, (EHAEO)
  • BDCCren aurzkezpena – Sandra Barrio eta Itziar Vidorreta (BDCC)
  • Estrategiari buruzko aholkularitza – Berta Belda, Europako enpresa-estrategietako bazkide aholkularia e3
  • Marketin eta Finantzetako aholkularitza – Loinaz Errezola, marketinean eta estrategia komertzialean aditua, Branded-en kofundatzailea
  • Koktel-Networkinga

Egin bat BDCCren sarearekin eta eskuratu informazioa gure webgunearen, LinkedInen edo Instagramen bidez.

Informazio gehiago: info@basquedcc.eus / 627 671 552