HITZALDIA
“83/23 . 40 URTEKO GOGOETA URARI BURUZ”
Aurten, Euskadik inoiz izan dituen uholde okerrenen 40. urteurrena bete da, eta giza galera eta galera ekonomiko larriak eragin dituzte (83-08-26). Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak data hori gogorarazi nahi du, ikuspegi zabalarekin, osagai soziala, teknikoa eta kudeaketakoa bateratuz.
Hitzaldia abenduaren 14an izango da, 19:00etan, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren Ekitaldi Aretoan.
Horretarako, hauek hartuko dute parte:
María Esther Solabarrieta (95-03 Ingurumen eta Lurralde Ekintzako diputatu ohia eta 91-95 Uren zuzendari ohia) “Hondamendi naturaletik eta kloaka nabigagarritik ibai-nerbiora. Etorkizunari begira.” Ibilbide azkarra egingo digu, hondamendi hura gogoratzeko, eta Uren Transferentzia izango du ardatz, 14 urte luze negoziatzen aritu ondoren lortutakoa. Baliabide hori planifikatzeak eta kudeatzeak duen garrantzia azalduko du, etorkizunari begira amaitzeko, beste fenomeno global batekin, klima-aldaketarekin, alegia.
Eta Pedro Barreiro (Bilbao Ur Partzuergoko zuzendari nagusia).
(Pedro Barreiroren txostenari buruzko informazio gehiago aurki)
Ingurumenari eta Garapen Iraunkorrari buruzko Rioko Deklarazioa, 1992ko ekaina: “Globalki pentsatu eta tokian jardun”.