“HIRIAREN BEGIRADAK” ARKITEKTURAREN ASTEKO ARGAZKI-LEHIAKETA – Coavnbiz

“HIRIAREN BEGIRADAK” ARKITEKTURAREN ASTEKO ARGAZKI-LEHIAKETA


Loading Events
This event has passed.

AURTENGO
ARGAZKI-LEHIAKETA
ARKITEKTURAREN ASTEA
«HIRIAREN BEGIRADAK»

 

«Hiriaren begiradak» izeneko argazki-lehiaketa antolatu da.
Baliabide honen bidez lehiaketaren gaiari buruzko ikuspuntua adierazi nahi duten guztiek parte har dezakete.

Parte-hartzaile bakoitzak lan bat bakarrik aurkeztu ahal izango du, originala eta argitaratu gabea (aurreko edizioetan edo beste lehiaketa batzuetan aurkeztu gabea, ezta egile-eskubideei lotutako lanen bat osorik edo zati batean agertzen duena ere), formatu digitalean (.jpeg) aurkeztuko da, 300dpiko bereizmenarekin (pixel hazbeteko). Irudiaren gehienezko tamaina (8268 × 5906) pixelekoa izango da.

Egileak euskarri digitaleko irudien kopia bat gorde beharko du, formatu fisikoarekin pareka daitekeen kalitatea bermatuko duen definizioarekin, baldin eta saritua bada, Ordezkaritzari eman diezaion, jendaurrean zabaltzeko.

Lehiaketaren oinarriak