ERAKUSKETA: 100 AÑOS DE VIVIENDA SOCIAL EN BILBAO ETSAUN-EN – Coavnbiz

ERAKUSKETA: 100 AÑOS DE VIVIENDA SOCIAL EN BILBAO ETSAUN-EN


Loading Events
This event has passed.
100 AÑOS DE VIVIENDA SOCIAL EN BILBAO

Erakusketa honen helburua, Bilbao Etxebizitzak T.E.A. erakundearen ibilbidearen eta etxebizitzaren arloko jarduketa garrantzitsuenen atzera begirako bat egitea litzateke, hala nola jarduketa hauen estuinguru historiko, sozial eta arkitektonikoen garrantzia bisitariei azaltzea.

Horregatik, eta atze-oihal modura, erakusketak azken 100 urte hauetako time-line adierazgarri bat azaltzen du, momentu bakoitzeko gertaera gogoangarrienak modu bisual batean deskribatzen direlarik.

UPV-EHUko Chillida erakusketa-aretoan (Abandoibarra Etorbidea, 3 – Bilbo), EHAEOko Bizkaiko Ordezkaritzan (Mazarredo Zumarkalea 69-71), Erriberako Merkatuan eta Zabalguneko Eraikinean (Zabalgune plaza 1, Bilbo) egon eta gero, irailaren 9tik 27ra arte Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (Unibertsitate kalea, B33, Iñunea) ikusgai egongo da  astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara.