ETXEBIZITZA PUBLIKOARI BURUZKO MASTERRERAKO EHAEOren BEKAK (2021/22 IKASTURTEA) – Coavnbiz

ETXEBIZITZA PUBLIKOARI BURUZKO MASTERRERAKO EHAEOren BEKAK (2021/22 IKASTURTEA)


Loading Events
This event has passed.

EHAEO BIZKAIA BEKAK
ETXEBIZITZA PUBLIKOARI BURUZKO MASTERRERAKO EHAEOren BEKAK(2021/22 IKASTURTEA)

 

EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Arkitektura Eskolak Etxebizitza Publikoan Masterrari dagokion hitzarmena beste bi ikasturtez luzatzea erabaki dute, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Arkitekturako Zuzendaritzarekin elkarlanean. Masterrak modulukako egitura du, eta osorik egin ahal izango da, edo baita hura osatzen duten aditu-ikastaroetako bat egin ere: Etxebizitza Publikoaren Politikan eta Kudeaketan aditu-ikastaroa, eta Etxebizitza Publikoaren Diseinu Aurreratuan aditu-ikastaroa.

2021-22 ikasturterako, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzak 3 beka eskaintzen ditu matrikulaziorako, 1.500 €-koa bakoitza, Etxebizitza Publikoan Masterra osorik egin nahi dutenentzat. Bestalde, matrikulaziorako 4 beka eskaintzen ditu, 750 €-koa bakoitza, aditu-ikastaroren bat egingo dutenentzat. Bekak ezin dira metatu master honetarako beste laguntza batzuekin.

Goian aipatutako bekaren bat jaso nahi dutenek ondorengo estekan dagoen BEKAK-EHAEO, EPM, 21/22 formularioaren bidez egin dezakete eskaera:

http://coavnbiz.org/becas-coavn-master-en-vivienda-publica-curso-2021-22/

Dokumentu hauek sartu beharko dira:

1.- Izen-abizenak eta NANa (bi aldeetatik eta jpg/pdf formatuan), harremanetarako telefonoa eta e-maila.

2.- EHAEOko elkargokide-zenbakia, eta elkargokide zer urtetan egin zinen.

3.- EPMn aurreinskripzioa egin duzulako ordezkagiria (UPV-EHUk ematen du aurreinskripzioa online egitean; ez du derrigortzen matrikula formalizatzea).

4.- Espediente akademikoa.

5.-Curriculum vitae laburra A4 formatuan; gehienez ere 4 orrikoa (arkitektura eta hirigintzarekin lotutako alderdiak soilik adierazi, bai eta master-ikasketa hauek egiteko arrazoiak, eta abar ere).

Proposamenak abuztuaren 27ra arte (12:00etan) bidali ahal izango dira.

Baremazio-irizpideak hauek izango dira:

-EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzako elkargokideak, 2 urteko antzinatasuna dutenak: % 25.
-Beka-eskaeraren eta aurreinskripzioaren hurrenkera: % 25.
-Espediente akademikoa: % 25.
-Curriculum vitaea: % 25.

21-22 ikasturterako aurreinskripzioa UPV/EHUren webgunean egin dezakezu:

https://www.ehu.eus/es/web/titulospropios/izena-emateko-prozedura

info@masterviviendapublica.com

 

Etxebizitza Publikoko Masterra, 21-22 Liburuxka