KARTEL LEHIAKETA ARKITEKTURAREN ASTEA 2026 – Coavnbiz

KARTEL LEHIAKETA ARKITEKTURAREN ASTEA 2026


Loading Events

KARTEL LEHIAKETA
ARKITEKTURAREN ASTEA 2026

Urriaren 5etik 11ra egingo den Arkitekturaren Astea dela eta, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzak bere kartel-lehiaketaren edizio berri bat jarriko du abian.

Aurtengo gaiak modernismoa eta arkitekturan utzitako ondarea dira, Bartzelona Arkitekturaren Munduko Hiriburu izendatzearekin eta Antonio Gaudiren heriotzaren mendeurrenaren oroitzapenarekin bat etorriz.

Herritar guztiek parte hartu ahal izango dute eta parte-hartzaile bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du. Lanen harrera ekainaren 29ko 12:00ak arte egongo da zabalik eta kultura.bizkaia@coavn.org helbidera bidali beharko dira.

Irabazlearentzako saria 350 €-koa izango da, eta argitalpen-sorta baterako eskubidea emango duten bi aipamen ere emango dira.

Askatu zure alderik sortzaileena eta har ezazu parte lehiaketan!

 

LEHIAKETAREN OINARRIAK