ZINE HIRIAK «ZINE ETA HIRIA ZIKLOA, EHEO, 2020» (2020ko irailetik abendurako programazioa) – Coavnbiz

ZINE HIRIAK «ZINE ETA HIRIA ZIKLOA, EHEO, 2020» (2020ko irailetik abendurako programazioa)


Loading Events

ZINE HIRIAK
CIUDADES DE CINE

 

«ZINE ETA HIRIA ZIKLOA, EHAEO, 2020»
«CICLO CINE Y CIUDAD, COAVN 2020»

 

A lo largo del siglo XX y hasta la actualidad, las ciudades europeas han sido objeto de profundas transformaciones, las cuales han remodelado tanto su aspecto físico, como su tejido ciudadano.

El ciclo Ciudades de cine, organizado por el Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro, propone un recorrido por los imaginarios que han animado dichas transformaciones, a través de una serie de películas que guardan memoria de los cambios urbanos y sociales, y de los acontecimientos que los han motivado.

Eneko Lorente.

El ciclo de Cine y Ciudad, se desarrolla a lo largo del año 2020, con proyecciones todos los últimos jueves de mes en la Delegación en Bizkaia del Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro (Alda. Mazarredo, 71), a las 20:00 horas (nuevo horario), entrada gratuita hasta completar aforo.

Irailaren 24 septiembre
EL HOMBRE DE AL LADO – ONDOKO GIZONA (2010)
Zuzendaritza/Dirección: Mariano Cohn, Gastón Duprat

Horma soil batek bi mundu bereiz ditzake, janzteko, pentsatzeko eta bizitzeko bi modu desberdin. Alde batetik, Le Corbusierrek egindako etxe batean bizi den diseinatzaile fina eta entzutetsua. Beste aldean, Víctor, bigarren eskuko auto saltzailea, latza, baldarra eta erabatekoa. Victorrek bere horman leiho bat egitea erabakitzen du, argi gehiago izan dezan, eta hor hasten da arazoa, bakoitza bestearen existentziaz jabetzen denean.

“Zer ikusten dugu begira gaituztenean? Zer eragiten du gugan bestearen begirada? Gastón Duprat eta Mariano Cohn, film honetako zuzendarien diskurtso narratiboak begiraden arteko erlazioa azpimarratzen du, subjektu eta gizarte eragile gisa geure burua erakusteko eta ezkutatzeko aukera ematen dugun horretan. Behatzaileen eta behatutakoen artean banatzen den gizarte baten erdian, etengabeko joan-etorri zikliko honek Leonardo bere burua piztu eta behatzera eramango du, bakoitza benetan zer den eta eraikitzen ari dena ezagutzeko ”. Marcela Bárbaro (El espectador imaginario)

Una simple pared puede dividir dos mundos, dos maneras de vestir, de comer, de pensar, de vivir. De un lado Leonardo, fino y prestigioso diseñador que vive en una casa realizada por Le Corbusier. Del otro lado Víctor, un vendedor de coches usados, muy vulgar, rústico y avasallador. Víctor decide hacer una ventana en su pared para tener más luz, y ahí empieza precisamente el problema, cuando cada uno toma conciencia de la existencia del otro.

“¿Qué vemos cuando nos miran? ¿Qué nos provoca la mirada del otro? El discurso narrativo de Gastón Duprat y Mariano Cohn pone énfasis en la relación entre las miradas, en lo que permitimos mostrar y ocultar de nosotros mismos como sujetos y actores sociales. En medio de una sociedad que se divide entre observadores y observados, esta ida y vuelta constante, cíclica, conducirá a Leonardo a volverse sobre sí mismo y mirarse, para descubrir lo que cada uno verdaderamente es y se empeña en construir.” Marcela Bárbaro (El espectador imaginario)

Urriaren 29 octubre
EXPERIMENTS IN ENVIRONMENT (Esperimentuak ingurunean/Experimentos en el entorno)(1966-1971)
Zuzendaritza/Dirección: Anna & Lawrence Halprin

Nola hautematen dugu ingurunea?

1966ko udan, Lawrence Halprin arkitektoa eta paisaia-diseinatzaile estatubatuarrak, dantza garaikidearen aitzindaria den Anna Halprin-ekin batera, Kaliforniako iparraldean hainbat tailer esperimental eta diziplinarteko abian jarri zituzten, ingurumenari buruzko ikuspegi berriak sortzeko nahian. Arkitektura modernoaren eraginpean, eta ekologia, musika, zinema, arte bisualak, koreografia eta argiztapenari buruzko ideia berriek bultzatuta, Experiments in Environment saioetan artistak, dantzariak, arkitektoak eta ingurumen diseinatzaileak bildu ziren punta-puntako hiri esperientzietan.

Progressive Architecture aldizkariko artikulu baten arabera, Halprin bikoteak eta Experiments in Environmet-eko partaideek “beren hiria eraiki eta metropoli bateko giroa birsortu zuten, dantzarien hiri-esperientzia arkitektura eta arkitektoen hiri-ikuspegia hiritarren koreografiak bilakatuz”.

¿Cómo percibimos el entorno?

En el verano de 1966, el arquitecto y paisajista estadounidense Lawrence Halprin, conjuntamente con la pionera de la danza contemporánea Anna Halprin, iniciaron una serie de talleres experimentales e interdisciplinares en el norte de California, con los que trataban de generar nuevas perspectivas sobre el medio ambiente. Con influencia de la arquitectura moderna y de las nuevas ideas sobre ecología, música, cinematografía, artes visuales, coreografía e iluminación, los Experiments in Environment reunieron a artistas, bailarines, arquitectos y diseñadores ambientales en experiencias urbanas vanguardistas.

Según un artículo de la revista Progressive Architecture, los Halprin y los participantes en los Experiments in Environmet “construyeron su propia ciudad y recrearon la atmósfera de una metrópolis transformando la experiencia urbana de los bailarines en arquitecturas y la visión urbana de los arquitectos en coreografías ciudadanas”.

Azaroaren 26 noviembre
LE HAVRE (2011)
Zuzendaritza/Dirección: Aki Kaurismaki

Filmaren argumentuak bohemio-ospea duen idazle baten istorioa du ardatz, Le Havre (Frantzia) hirian bere burua erbesteratu eta bertan jendearen gertu sentitzen dena, egile ospetsu bihurtzeko ideia alde batera utzi eta zapata-garbitzaile lanbidea hartu ondoren.

Baina idazle frustratuaren bizitza baketsuak eraldaketa sakona jasaten du Afrika beltzeko gazte etorkin batekin topo egiten duenean. Protagonistak gaztea inguratzen duen axolagabekeria administratiboaren horma hotzarekin erreakzionatzen du, bizi den auzoko biztanleen konplizitatea eta elkartasuna bilatuz.

Le Havre fabula morala da, thriller itxurarekin hasi eta giza geografiari buruzko tratatu gisa garatzen dena. Istorio ironiko honetan inor ez da dirudiena, eta pertsonaiek ikuslearen logika eta espektatibak desafiatzen dituzte. Le Havre Aki Kaurismäki zinemagile finlandiarraren filmografiako filmik sentikorrena daiteke, egungo gizartearen substratu ilunenak ikerkertzen eta salatzen saiatzen den arren. Filma Frantziako errealismo poetikotik eratorritako soiltasun formalarekin konprometituta dago, egungo gizartearen begirada azidoa eta kritikoa burutzeko.

El argumento de la película se centra en la historia de un escritor con fama de bohemio que se ha autoexiliado en la ciudad de Le Havre (Francia), donde se siente más cerca de la gente tras abandonar la idea de convertirse en un reconocido autor y adoptar el oficio de limpiabotas.

Pero la vida apacible del frustrado escritor sufre una profunda transformación debido al encuentro casual con un inmigrante menor de edad llegado del África negra. El protagonista reacciona frente al frío muro de indiferencia administrativa que rodea al joven, buscando la implicación y solidaridad de los habitantes del barrio en el que reside.

Le Havre es una fábula moral que comienza como un thriller y continua como un tratado de geografía humana. En este irónico relato nadie es lo que parece y los personajes desafían la lógica y las expectativas del espectador. Le Havre puede que sea la película más sensible de la amplia filmografía del realizador finlandés Aki Kaurismäki, conocido por indagar en los sustratos más sombríos de la sociedad contemporánea. La película apuesta por la sencillez formal heredera del realismo poético francés, para confeccionar una mirada ácida y crítica sobre la sociedad actual.

Abenduaren 17 diciembre
L
ES VACANCES DE MONSIEUR HULOT (Hulot jaunaren oporrak/Las vacaciones del señor Hulot) (1953)
Zuzendaritza/Dirección: Jacques Tati

Atlantikoko kostaldeko bainuetxe batean turistek ezin dute beren ohitura urbanoetatik aldendu, Monsieur Hulot bere auto zaharrarekin iritsi eta nahi gabe udako lasaitasuna hautsi arte. Turista batzuekin harreman kordiala mantentzen badu ere bere ohiko mugimendu eta keinuek eragindako jakinminari esker, beste gehiengoarekin kolpeak, suntsipenak, eskala txikiko hondamendiak eta etengabeko gaizki-ulertuak sorrarazten ditu. Dena den, denbora gehiena, Hulot ez dio neurria hartzen bere inguruan sortarazten duen kaosa-ri, hondartzan egun lasaiak gozatzen saiatzen den bitartean. Nazioarteko kritikariek Jacques Tati zinemagile entzutetsuaren komedia ospetsutzat jotzen dute pelikula hau, zuzendariaren alter ego protagonista duen film honek distira eta freskotasuna nabarmentzen dituela ohartaraziz. Les vacances de Monsieur Hulot 1956ko gidoi onenaren Oscar sarietarako eta 1953ko Cannes-eko Zinemaldian Palme d’Or jasotzeko izendatua izan zen.

En un balneario de la costa atlántica, los veraneantes son incapaces de apartarse de sus rutinarias costumbres urbanas hasta que llega Monsieur Hulot al volante de su viejo cacharro, rompiendo involuntariamente la calma estival. Aunque con algunos turistas logra mantener una relación cordial gracias a la curiosidad que despiertan sus movimientos y gestos habituales, con la mayoría se ve envuelto en disparatados malentendidos que suelen desembocar en golpes, destrozos y catástrofes a pequeña escala. Pese a todo, durante la mayor parte del tiempo Hulot es ajeno al caos que genera a su alrededor cuando sólo trata de disfrutar de unos apacibles y tranquilos días en la playa. Considerada por la crítica internacional como la comedia más célebre del prestigioso cineasta Jacques Tati, la película protagonizada por el alter ego del realizador rebosa brillantez y frescura. Les vacances de Monsieur Hulot fue nominada al Oscar de 1956 al Mejor Guion y a la Palma de Oro en el Festival de Cannes de 1953.