BISITA GIDATUAK ARKITEKTURAREN ASTEAN – Coavnbiz

BISITA GIDATUAK ARKITEKTURAREN ASTEAN


Loading Events
This event has passed.

BISITA GIDATUAK
ARKITEKTURAREN ASTEAN

 

Arkitekturaren Astea ospatzeko modu zoragarri bat hirian murgiltzea da, hura aztertzeko eta haren historia eta ondaretik ikasteko. Horretarako, Bilbon bi ibilbide gidatu egitea proposatzen da.

Ibilbideak eta edukiak jende guztiarentzat irekita daude, arkitekto eta arkitekto espezialisten eskutik hiriaren arkitekturan eta eraldaketan sakondu ahal izateko.

1. Ibilbidea. Proiektu handien itxaropenak

Zabalburu plazaren eta Ametzolako parke eta geltokiaren arteko ibilbidea da, Bilboko bi erdigune dira eta trafikoak, azpiegiturek eta eskala handiko proiektuen itxaropenek eragin handia dute.

Hiria eraldatzeko bi jarduketa handi horiek azalduko dira, baita horietako bakoitza zein testuingurutan kokatu zen ere.

Zabalburu plaza (lehengo Villa Mena) hartu da abiapuntutzat, besteak beste, honako hauek ezagutzeko: Zabalburu dorreen arkitektura berezia, Autonomía kalea eraldatzeko proiektuak eta Ametzolako industria- eta trenbide-espazio zaharra bizitegi eta berdegune bihurtzea.

Urriaren 8an, ostirala, 17:00etan (gaztelaniaz) – ibilbidearen iraupena 1:30-2:00, gutxi gorabehera

 

2. Ibilbidea. Marcovaldoren aztarnen atzetik

Ibilbide bat proposatzen da Marcovaldo Italo Calvinok sortutako pertsonaiaren begietatik, hiria naturaren bila begiratzen duena. Bisitaren bidez, Marcovaldoren aztarnen atzean hiri-eremu bat aurkitu daiteke, eta, ikuspegi horretatik, hutsaren ondarea balioesten da, herritarrentzako funtsezko espazioa baita.

Hiri-dentsitatearen eta espazio libreen arteko oreka bilatuz hiria egiteko beste modu bat aztertuko da. Premisa horien bidez, Txurdinaga auzoa ezagutu ahal izango da. 60ko hamarkadatik aurrera hiri garapen handia izan zuen, eta bere iraganaren aztarnak eta bere eraldaketaren giltzarriak ezagutuko dira.

XX. mendearen bigarren erdian sortu ziren hiri-inguruneak hiri historikoarekin lotzea xede inplizitua duen auzoa. Beraz, bisita Begoñako elizate, basilika, hilerri eta prozesio pasealekua Alde Zaharreraino luzatuko da, Etxebarria parkeko industria aztarnak ahaztu gabe.

Urriaren 8an, ostirala, 17:00etan (gaztelaniaz) -bilbidearen iraupena 1:30-2:00, gutxi gorabehera

Urriaren 9an, larunbata, 11:00etan (euskaraz) -bilbidearen iraupena 1:30-2:00, gutxi gorabehera

Bisitak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da, plazak mugatuak baitira. (Izena emateko azken eguna: urriaren 8a, ostirala, 14:00etan).

Izena emateko, mezu elektroniko bat bidali behar da kultura.bizkaia@coavn.org helbidera, gaian “Bisita gidatuak” jarrita, eta mezuaren gorputzean: nahi den ibilbidea, eguna, bisitan joango den pertsonaren edo pertsonen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa.

Bisitara adingabeak joaten badira, tutore edo arduradun baimendu batek lagunduta joan beharko dute.