12 HILABETE 12 EMAKUME ARKITEKTO (2. TOPAKETA – BIZKAIKO EHAEO) – Coavnbiz

12 HILABETE 12 EMAKUME ARKITEKTO (2. TOPAKETA – BIZKAIKO EHAEO)


Loading Events
This event has passed.

12 HILABETE 12 EMAKUME ARKITEKTO
(2. TOPAKETA – BIZKAIKO EHAEO)

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak (EHAEO) “12 hilabete 12 emakume arkitekto” ekimena egiten du ordezkaritza guztietan, emakume arkitektoen lanari ikusgarritasun handiagoa emateko.

Gipuzkoako EHAEOk 2018an jarri zuen abian ekimen hau, emakume arkitektoen agertokia eta bozgorailua izateko eta haien lana eta kezkak ezagutarazteko. Izandako harrera onaren eta lortutako arrakasten ondoren, ziklo hori EHAEOko gainerako ordezkaritzetara ere zabaldu zen.

Horrela, bada, 4 jarduera programatzen dira, ordezkaritza bakoitzeko bat, eta bi arkitekto gonbidatzen dira beren esperientziari buruz hitz egiteko, parte hartzen duten publikoarekin solasaldi txiki bat partekatzen duten bitartean.

Oraingo honetan, azaroaren 21ean, “12 hilabete 12 arkitekto” jarduera egingo da EHAEOren Bizkaiko ordezkaritzan, eta zortzi arkitekto kolegiatu izango ditugu gurekin. Jarduera hori taldean egiteko arrazoia Ordezkaritzako arkitekto aitzindarien lana ikusarazi nahi izatea da, 1965 eta 2000 urteen artean sinatutako edo eraikitako obrarekin.

Gurekin egongo dira:

1. Carmen Abad de Matauco
2. Nuria Arrizabalaga Maresma
3. Teresa Beltran de Gebara Bragado
4. Maria Victoria Morras Zuazo
5. Begoña Ronchel Garvia
6. Teresa Segura Trujillo
7. Cristina Zararrabeitia Peñalba
8. Esther Zararrabeitia Peñalba

Arkitekto horietako bakoitzak bere esperientzia azalduko digu, bere proiekturik nabarmenenak erakutsiz. Proiektu ugari egongo dira, hirigintzaren (BEPB) eta eraikuntzaren (bizitegi-eraikin tradizionalen eta familia anitzeko blokeen birgaitzea, hotel- edo industria-eraikinak) adibideekin. Era berean, arkitektuek lan-esparruan duten zereginari buruz duten ikuspegia azalduko digute, eta, amaitzeko, jendeari irekitako solasaldi bat egingo dugu.

Hitzaldia zuzenean jarraitu ahal izango da EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzan edo streaming bidez azaroaren 21ean, osteguna, 18:30ean. Aldez aurretik izena eman behar da bi modalitateetan, FORMULARIO honen bidez, azaroaren 21a baino lehen, 12:00ak baino lehen.

Arkitektuen curriculuma: