23. KORRIKA
Dakizuenez korrika edizio berri bat hasi da jada, gero eta gehiago instituzio publiko, pribatu, profesional kolektiboetan eta herritarrengatik lagundua den euskararen hedapenaren aldeko ekimena.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Bizkaiko Ordezkaritzako Zuzendaritzak, azkenengo edizioetan bezala, urte honetako ekintza kultural osagarri bezala, ekimen kultural honetan laguntzea erabaki du. Era honetan, gure kolektiboa bizkaitarroi batzen zaio, ahaleginak eginez euskararen erabilera gure artean normalizatzeko.
Korrika 23ko antolakuntzatik 1887 Kilometroa eman digute Bilbon, beraz, deialdi hau gurekin parte hartu nahi duten elkargokide guztientzat zabaltzen dugu, datorren martxoaren 21ean, osteguna, 19:35etan, Kale Nagusia 53n, lekukoa jasoko dugu.
Elkargokideren batek lekukoa eramateko interesik balu, adm1.bizkaia@coavn.org helbidera email bat bidali beharko luke, datorren martxoak 12, asteartea eguerdiko 12ak baino lehen. Interesatuen artean zozketa bat egingo da.
Korrikaren edizio honetan parte hartzera animatzen zaituztegu eta abiapuntuan puntualak izatea eskatzen dizuegu (komenigarria da 15-20 minutu lehenago bertan egotea).