2023 ARKITEKTURAREN ASTEKO KARTEL LEHIAKETA – Coavnbiz

2023 ARKITEKTURAREN ASTEKO KARTEL LEHIAKETA


Loading Events
This event has passed.

AURTENGO KARTELEN LEHIAKETA
2023 ARKITEKTURAREN ASTEA

COAVNren Bizkaiko Ordezkaritzak, urrian egingo den Arkitekturaren Astea dela eta, kartel-lehiaketaren edizio berria jarri du abian.
Aurten Kopenhagera joko dugu berriro, UNESCOk 2023ko Arkitekturaren Munduko Hiriburu izendatu duen hirira. Urriaren 2tik 8ra, Arkitekturaren Astearen protagonista izango da.

Herritar guztiek har dezakete parte, eta parte-hartzaile bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du. Lanak irailaren 11ko 12:00ak arte jaso ahal izango dira, eta kultura.bizkaia@coavn.org helbidera bidali behar dira. Irabazlearentzako saria 450 €izango da, eta bi aipamen ere emango dira, argitalpen-sorta baterako eskubidea emango dutenak.

Askatu zure alderdi sortzailea eta parte hartu lehiaketan

Lehiaketaren oinarriak