12 HILABETE 12 EMAKUME-ARKITEKTO – Coavnbiz

12 HILABETE 12 EMAKUME-ARKITEKTO


Loading Events
This event has passed.

12 hilabete 12 emakume-arkitekto 
12 meses 12 arquitectas

 

12 hilabete 12 emakume-arkitekto ekimenaren 2023ko bigarren hitzaldiri helduko diogu datorren astean. Oraingo honetan, Gipuzkoako ordezkaritzan izango da eta Noemí Gómez eta Mio Tsuneyama izango dira hizlariak.

Bi arkitekto hauen bidez Japoniera gerturatuko gara. Noemi Gómezek arkitektura tituloa Madrilgo AGETen eskuratu bazuen ere, Japonian eman egin du bere ibilbide profesionalaren zati handi bat, besteak beste, Yoshiharu Tsukamoto laborategian genero-kontuak Japoniako testuinguruan ikertzen egon da  emakume arkitektoen, etxe japoniarraren eta hiri-ingurunearen ikuspegitik. Bestalde, Mio Tsuneyama arkitekto japoniarrak Tokyoko University of Sciencen (TUS) hasi zituen ikasteketak eta Lausanneko (Suitza)  École Polytechnique Fédéralean  (EPFL) amaitu. Gaur egun bertako eta beste hainbat unibertsitateetako irakasle bisitaria da. Aldi berean, Studio mnm sortu zuen Tokyon eta nabarmentzekoak dira familia bakarreko etxebizitza tokiotarrak berritzeko proiektuak.

Hitzaldiak COAVNren Gipuzkoako Ordezkaritzan bertan edo streaming bidez ikusi ahal izango dira, ostegunean, maiatzak 11, 18:30ean.

Eman Izena!


HELBURUA 

12H 12A  emakume arkitektoen agertokia eta bozgorailua izan nahi du. Jardunaldi hauen helburua da emakume arkitektoak eta euren lana ikustaraztea eta jakin-nahia ezagutzea.

Datozen ekitaldietako datak

  • 2023/06/22: COAVN Navarra
  • 2023/07/20: COAVN Alava*
  • 2023/09/28: COAVN Bizkaia
  • 2023/10/26: COAVN Gipuzkoa
  • 2023/11/30: COAVN Navarra

* Baieztatzeke