12 HILABETE 12 EMAKUME-ARKITEKTO – Coavnbiz

12 HILABETE 12 EMAKUME-ARKITEKTO


Loading Events
This event has passed.

12 HILABETE 12 EMAKUME-ARKITEKTO
ITXIERA JARDUNALDIA

 

2022aren amaieran gaude, eta 12H 12A edizio hau -lehen aldiz EHAEO osora zabaldu dena- agurtzeko garaia iritsi da. 12 hilabete hauetan zehar 12 emakume-arkitektok izan duten ibilbide profesionala gertutik ezagutzeko aukera izan dugu. 12 emakume eta hamaika gertaera, zein baino zein aberasgarriagoa…

Urteko azken saio honetan, aurtengo edizioaren itxiera-jardunaldia ospatzeaz gain, bidea ireki zuten emakume-arkitektoak omendu nahi ditugu. Horregatik, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean kolegiatu ziren lehen emakume arkitektoak izango ditugu gurean. Olatz Ocerinek gidatutako solasaldi honetan, arkitekto aitzindari hauek euren esperientzia kontatuko digute:

-María Antonia Frías Sagardoy (1970)
-Teresa Unzurrunzaga Goicoechea (1970)
-Maite Zelaia Errazu (1971)
-Raquel Martínez de Ubago Fernández (1971)
-Aurora Barrio Suarez (1972)
-Mari Jesús Zueco Royo (1972)
-Mari Paz Larrumbide Moreno (1974)
-Carmen Gómez Daroca (1974)
-Ana María Fernández Alday (1974)
-Isabel Cámara Guezala (1975)
-María Isidra Busturia Bilbao (1975)
-María Pilar Frías Sagardoy (1975)
-Amaia Jaurrieta Osés (1976)
-Cristina Fontán Villanueva (1976)

Data: 2022ko abenduaren 15ean, 18:30ean
Kokalekua: EHAEOren Gipuzkoako Ordezkaritzan eta online, aldez aurretik izena emanda.

Lekuak mugatuak dira, horregatik, nahiz eta doako izan, izena ematea beharrezkoa izango da. EMAN IZENA!

Zuen zain gaude!