12 HILABETE 12 EMAKUME-ARKITEKTO – Coavnbiz

12 HILABETE 12 EMAKUME-ARKITEKTO


Loading Events
This event has passed.

12 hilabete 12 emakume-arkitekto 

 

Bakarka edo taldean, karrera profesionala hastea beti da erronka, eta erreferentzia-talde heldu gisa finkatzea beti da lorpen bat.

Nondik hasi dena egiteko dagoenean? Nola kudeatu talde bat? Nola egokitu eta berrasmatu etengabe aldatzen den merkatu batean? Gure bizitzako zein une garrantzitsuk gidatzen dute gure arkitekturaren mezua?

12 hilabete 12 emakume-arkitekto bigarren topaketan, arkitekturan beren diskurtsoa sortu duten bi emakumeren karrera profesionala aztertuko dugu.

  • Marta González Cavia (Bizkaia)

Arkitektoa eta hirigilea, Nafarroako Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan. G&C arkitektoen zuzendarikidea. Paisaia-, eremu publiko- eta diseinu bioklimatikoko proiektuetan espezializatu da, eta pertsonekiko sentikorrak diren hiri-inguruneen diseinuaren, jasangarritasunaren eta sorkuntzaren alde egin du.

  • Estefanía Múgica (Gipuzkoa)

UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko arkitektoa eta Atelier 155eko zuzendaria, bere taldearekin batera etxebizitza- eta marketin-proiektuak garatzen dituena.

Data: 2022ko apirilak 1 – 13:00-15:00

Lekua: Gipuzkoako EHAEOren egoitzan edota streaming bidez. Aurretik formulario honetan eman behar da izena, martxoak 31ko 12:00ak baino lehen

Zuen zain gaude.

 

Datozen ekitaldiak:

Maiatzak 6: Gloria Iriarte eta Jimena Ruiz de Landa. Bizkaiko EHAEO. EMAN IZENA

Ekainak 3: Elisa Martínez Beitia eta Gentzane Goikuria. Bizkaiko EHAEO. EMAN IZENA

Urriak 7:  Agnieszka Stepien eta Ane Arce. Nafarroako EHAEO. EMAN IZENA

Azaroak 5:  Maier Vélez eta Arritokieta Eizagirre. Arabako EHAEO. EMAN IZENA

Abenduan zehar: Itxiera jardunaldia. Gipuzkoako EHAEO. EMAN IZENA.

 

Aurreko ekitaldiak:

Martxoak 4: Victoria Iglesias eta Berta Úriz. Nafarroako EHAEO.

 

Zure agendako egunak gorde!