BIRGAITZEN LAGUNTZEKO BULEGOA BIRGAITZE-ARLOKO LANAK EGIN NAHI DITUZTEN ARKITEKTOEN ZERRENDA   – Coavnbiz

BIRGAITZEN LAGUNTZEKO BULEGOA BIRGAITZE-ARLOKO LANAK EGIN NAHI DITUZTEN ARKITEKTOEN ZERRENDA  


Loading Events

BIRGAITZEN LAGUNTZEKO BULEGOA
BIRGAITZE-ARLOKO LANAK EGIN NAHI DITUZTEN
ARKITEKTOEN ZERRENDA

 

DZAHARBERRITZEARI LAGUNTZEKO BULEGOAREN (OAR) baliabideen barruan, jakinarazten dizuegu eraikinak birgaitzeko prozesuekin zerikusia duten lan teknikoak egin nahi dituzten arkitektoen on-line zerrenda sortuko dela.

Elkargokideen zerrenda hori Ordezkaritzaren web-orrian egongo da eskuragarri, esteka honen bidez: Arkitektoak, zaharberritzea

Izena eman duten guztiek aukera berdinak izan ditzaten, sistema informatikoak berak kontsulta bakoitzean zerrenda bat sortzea erabaki da, izena eman dutenen zerrenda ausaz ordenatuta, lan-mota eta/edo lehentasunezko eremu geografikoak kontuan hartuta.

Horretarako, parte hartu nahi duten elkargoko kide guztiek on line formularioa bete behar dute, esteka honetan: Zerrendan sartzeko eskaera

Gainera, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da, lanbidean aritzeko legezko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. Zinpeko aitorpena on line inprimaki horretan dago eskuragarri, eta hemendik ere deskarga daiteke: Zinpeko aitorpena

Elkargoko kide diren arkitekto guztien eskura dagoen zerrenda da, etengabe eguneratua, esteka horren bidez interesdunek une bakoitzean formalizatzen dituzten altak eta bajak jasotzen dituena.

Gogoan izan OAR Birgaitzeari Laguntzeko Bulegoa Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzaren informazio- eta aholkularitza-zerbitzu bat dela, birgaitzeko diru-laguntzen arau-esparru berriari buruzkoa, eta bereziki bizitegi-erabilerako eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko esku-hartzeei buruzkoa. Zerbitzuak partikularren eta komunitateetako ordezkarien kontsultei eta teknikari kolegiatuei ematen die arreta.
Bizkaiako Bulegoak “sarean” lan egiten du COAVNren Ordezkaritzetako OARekin eta CSCAE erakundeak koordinatutako elkargo profesionaletako homologoekin.
Gainera, diru-laguntzak kudeatzen eta ebazten dituzten Administrazioko erakundeekin komunikazio- eta kontsulta-prozedurak ezarri dira. Horiekin lankidetzan aritzen gara FAQ dokumentuak eta jardunaldi tekniko-informatiboak prestatzen, eta horietan parte hartuko dugu.

rehabilitacion.bizkaia@coavn.org bidezko kontsultak.

OAR-ari buruz informazio gehiago