BIA URBAN REGENERATION FORUMEN V. EDIZIOA
KARTEL LEHIAKETA
EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzak BIA Urban Regeneration Forumen V. edizioa martxan jarri du 2022. urtean (https://biarchitecture.org/).
Aurtengo edizioan ere «Territorios 2030 Lurraldeak» izenburu orokorrari eutsiko dio, eta oinarri izango du NBEren 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako 10. Helburua eta Euskadi-Basque Country 2030 Agendarena: hain zuzen ere, «DESBERDINTASUNAREN ERRONKA» izena du edizioak, eta lurraldeen barneko eta lurraldeen arteko desberdintasunak murrizteari buruz jardungo du.
Eztabaida-ildoek bi erronka izango dituzte ardatz:
1. Berroneratu beharreko hiri-inguruneen maila handiko erronkak: “Hiria desberdintasunei aurre egiteko birpentsatzea: auzoen berroneratzea.”
2. Landa-arloaren, despopulazioaren eta lurralde-kohesioaren erronka: “Gaur egungo arkitekturaren erronka landa-eremuaren testuingurura hurbiltzeko.
BIA Urban Regeneration Forumek bi motatako jarduerak biltzen ditu: batetik, BIA Biltzarra, azaroaren 9, 10 eta 11n, eta, bestetik, BIA Herritarrentzako Jarduerak, hurrengo hilabeteetan egingo direnak.
Deialdi honen xedea BI JARDUERAK IRAGARTZEKO KARTELEN DISEINURAKO LEHIAKETA da. Honako oinarri hauek arautuko dute lehiaketa: