URBANBAT fest
Datorren azaroaren 6an, 19: 00etan, “The Movie” filma proiektatuko da EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren Areto Nagusian (Alda. Mazarredo, 71 behea – Bilbo), URBANBAT Festival 2020k antolatutako programaren barru.
Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da. Doako sarrerak (izen-emateak)
The Movie irudikapenak zineman duen botereari buruzko ikerketa bat da, eguneroko bizitzako objektu eta espazioen esanahia eraldatuz eta zeinu eta erreferentzia zinematografikoak erabiliz. The Movie-n erabilitako objektu eta espazio guztiek objektu eta espazio ezberdinak irudikatzen dituzte, horrela errealitate berri bat sortuz. Film osoa etxe baten barruan filmatu dute, etxeko elementu guztiak hiriko elementu eta eszenatoki bihurtuz.
María Jerez-ek zuzendutako filmea
Bere lana koreografia, zinema eta arte bisualen artean mugitzen da. 2004tik, ikuslearekiko harremana aztertzen duten piezak egin ditu, irudikapen moduak krisian jartzen diren espazio gisa. Lehen piezetatik azkeneraino, harreman hori aldatu egin da, antzerki eta zinema konbentzioak “ulertzetik”, hau da, “aditutzatik”, erreferentziak nahita galtzera arte.