2026eko GABONETAKO ZORIONAK EMATEKO LEHIAKETA


Loading Events

2026eko GABONETAKO ZORIONAK EMATEKO LEHIAKETA

Hasi da 2026eko Gabonetako Zorionak diseinatzeko lehiaketa!

Aurten ere, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren Gabonetako zorion-agurra sortzeko deialdia ireki dugu.
Teknika librea da eta elkargokide guztiak, Ordezkaritzako langileak eta haien familiak parte hartzera gonbidatuta daude.

Aurten, lehiaketak hiru kategoria ditu:
• Helduak (18 urtetik aurrera)
• Gazteak (10-18 urte)
• Haurrak (9 urtera arte)

Kategoria bakoitzak lehen saria izango du eta lan guztiak erakusketa digital baten parte izango dira.
Bidali zure proposamena kultura.bizkaia@coavn.org helbidera abenduaren 10eko 12:00ak baino lehen.