“THE ARCHITECT” FILMAREN PROIEKZIOA – Coavnbiz

“THE ARCHITECT” FILMAREN PROIEKZIOA


Loading Events
This event has passed.

“THE ARCHITECT” FILMAREN PROIEKZIOA.
MINISAILA ETA SOLASALDIA

The Architect-en proiekzioa. Minisaila eta solasaldia, ekainaren 13an, osteguna, 18:30ean, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzaren Aretoan (Mazarredo zumarkalea, 71 – Bilbo).

The Architect, Norvegiako telesail liluragarria, Kerren Luner-Klabbersek zuzendua eta joan den Berlingo jaialdian sail onenaren saria jaso zuena.

18 minutuko 4 atal baino ez dituen minisail bat, kontzientzia tonu garratz eta sarkastikoarekin birmugitzen duena, etorkizun ez oso urrun batera hurbilduz, turbokapitalismo suntsitzaileenaren ondorioak erakusten dizkiguna, non adimen artifiziala eta deshumanizazioa bizi-eremu guztietan agertzen diren.

Oslon mila pisu eraikitzeko proiektu bat lizitazioan jartzen denean, Julie arkitektoak ideia bat du: zergatik ez bihurtu hutsik dauden lurpeko aparkalekuak bizitegi-eraikin?

Amaieran proiekzioari buruzko solasaldia izango da Andrew Martin Ortega eta Ángela Matesanz Parellada arkitektoekin.