ARKITEKTURAN JOLASTEKO LABORATEGIA
HAURRENTZAKO TAILERRA
“ZURE ATERPEA ERAIKI”
(OSORIK)
Tailer honen helburua da arkitektura eta hirigintza haurtzarora hurbiltzea, jolasaren bidez. Eraikitzeaz gain, arkitektura esploratzea, pentsatzea, imajinatzea, ikertzea, marraztea ere bada… Beren babeslekuen eraikuntza kolaboratibo edo parte-hartzailetik, kultura arkitektonikora hurbiltzen dira.
Historiaurreko gizakiak nola bizi ziren, bizitzeko edo babesteko espazioak nola eraikitzen ziren, sarrera batetik abiatuta, beren babeslekuak edo etxeak eraiki ahal izango dituzte eskainitako materialekin.
Jolas librea izango da, eta haurrek erabakiko dute zer eta nola eraiki. Jolasaren bidezko ikaskuntza izango da.
Joko honetan, materialei eta haien sostengu-moduari, dimentsioei eta argiari buruzko hausnarketa egin daiteke. Baita sortuko diren espazioen arteko harremanari buruz ere. Bertan sartzen dira adin horretako haurren kezka sortzaile eta eraikitzaileak.
- Abenduaren 30a, osteguna. 4-7 urte bitarteko publikoa. Ordutegia: 11:30etik 12:45era.
Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, plazak mugatuak baitira. Izena emateko, bidali mezu elektroniko bat kultura.bizkaia@coavn.org helbidera. Gaian, jarri “Construye tu refugio” eta mezuaren gorputzean, adingabearen izen-deiturak, adina eta harremanetarako telefonoa.
*Lantegi honetan haurrek bakarrik hartuko dute parte.
COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz, COAVNren Bizkaiko Ordezkaritzak protokoloak aldatuko ditu, kultur jarduerako segurtasuna bermatzeko.
2021eko abenduaren 14ko EHAAn argitaratutako 47/2021 DEKRETUARI jarraikiz, nahitaezkoa da Europar Batasuneko COVID-egiaztagiri digitala (QR) eta identifikazio-agiri ofiziala eskatzea kultur jarduera sartzeko.
Ezin izango zaie eskatu 12 urtetik beherakoei. Ziurtagiria lotura honen bidez jaitsi daiteke: https://www.euskadi.eus/eb-ko-covid-egiaztagiri-digitala/web01-a3korona/eu/
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.
Baldintza hauek aldatu egin daitezke, eta aldaketok behar den denborarekin jakinaraziko dira.