HAURRENTZAKO TAILERRA FAMILIAN
“FATXADAK BAINO GEHIAGO”
FATXADAK BAINO GEHIAGO familientzako sormen-tailerra da, “JUAN DANIEL FULLAONDOKO BILBOKO ARKITEKTURAK (1964-1978)” erakusketara hurbiltzeko.
Erakusketan zehar ibiliko gara, eta, Fullaondoren lanaren bidez, fatxaden aukerak aztertuko ditugu: materiala, bolumena, erritmoa… Konposizioarekin jolastuko gara eta fatxada berriak sortuko ditugu. Anne Herbautseko PETITES MÉTÉOROLOGIES, Aleksandrako CASAS eta Daniel Mizielinski edo Dominique Ehrhardeko ARKITEKTOA ditugu lagun bisita-tailer honetan.
Hainbat lan dinamika eta jarduera erabiliko dira sormena, gizarte-arkitektura eta liburuak sustatzeko. Horretarako, ekintzan, gogoetan eta ikaskuntzan oinarritutako metodologia erabiliko da.
DETALLERES xedea da jolasaren bidez haurren, liburuen eta artearen arteko elkargunea kokatzea, jakin-mina pizteko, esploratzeko, ikasteko eta dibertitzeko. DETALLERES LUDANTIAko kide da; pertsonen eta kolektiboen sare bat da, eta, hainbat lan-ildoren bidez, arkitekturaren, hezkuntzaren eta haur eta gazteen arteko elkarrizketen inguruan biltzen dira.
- Urtarrilaren 3a, astelehena. 3 eta 7 urte bitarteko familiak. Ordutegia: 11:30etik 12:30eraLunes 3 de enero.
Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da, plazak mugatuak baitira. Izena emateko, bidali mezu elektroniko bat kultura.bizkaia@coavn.org helbidera, gaian “Familia-tailerra: Fatxadak baino gehiago” jarrita, eta mezuaren gorputzean, adingabearen eta haren lagunaren izen-abizenak, adina eta harremanetarako telefonoa.
COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz, COAVNren Bizkaiko Ordezkaritzak protokoloak aldatuko ditu, kultur jarduerako segurtasuna bermatzeko.
2021eko abenduaren 14ko EHAAn argitaratutako 47/2021 DEKRETUARI jarraikiz, nahitaezkoa da Europar Batasuneko COVID-egiaztagiri digitala (QR) eta identifikazio-agiri ofiziala eskatzea kultur jarduera sartzeko.
Ezin izango zaie eskatu 12 urtetik beherakoei. Ziurtagiria lotura honen bidez jaitsi daiteke: https://www.euskadi.eus/eb-ko-covid-egiaztagiri-digitala/web01-a3korona/eu/
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.
Baldintza hauek aldatu egin daitezke, eta aldaketok behar den denborarekin jakinaraziko dira.