ESTATREGIA ETA EDUKIEN TAILERRA
Eta neure burua hobeto ezagutarazten badut?
Linkedineko profil bat, komunikatzeko gai dena
LinkedIn 2002an sortu zen sare sozial bat da, lan-sinergiak eta negozio-aukera berriak bilatzen dituzten profesionalak eta enpresak harremanetan jartzeko.
Plataforma hori da munduan gehien erabiltzen dena beste profesional batzuekin harremanetan jartzeko eta haiekin elkarreraginean aritzeko.
Bizkaiko EHAEOn elkargokide diren arkitektoentzako tailer praktikoa.
– Gure enpresa-marka eta marka pertsonala indartzea. Profila optimizatzea. Elementu bereizleak ikusaraztea
– Arkitekto gisa posizionamendua hobetzea (Expertise ikusaraztea)
– Proiektu-aukerak sortzea
– Ezagutza eta esperientziak zabaltzea, partekatzea
– Kontaktu-sarea eta kolaboratzaileak zabaltzea
Linkekuriositateak
Kideen ia % 45 ere aktibo daude hilero.
100 milioi erabiltzaile baino gehiagok parte hartzen dute egunero. LinkedIn batez ere eduki garrantzitsua aurkitzeko eta kontaktuak egiteko erabiltzen duten negozio-pertsonak dira.
LinkedIneko artikuluen irakurleen % 45 goi-mailako postuetan daude.
Eduki zabala eduki laburra baino sarriago partekatzen da LinkedInen.
B2B bezero potentzialen % 80 LinkedInetik datoz (Twitterren % 13 eta Facebooken % 7).
Tailerreko edukiak
Baina… zer da Linkedin? Linkedin kontaktuak kudeatzeko eta marketin eta komunikazio pertsonalerako eta enpresarako tresna gisa erabiltzen den plataforma da.
Hitz ahaltsuak. Copywritinga zure profilean. Hobeto kontatzen ikastea sarea sortzeko, zure karrera kudeatzeko eta negozioa sortzeko.
Linkedin 10 aholkutan. Zure engagement hobetzeko ideiak.
Edukien plangintza
Artikuluak argitaratzea, elkarrizketak sortzeko eta zure edukiaren eragina handitzeko estrategia gisa.
Arkitektura estudioen kontuak Linkedinen… inspiratzeko.
HIZLARIA:
CRISTINA ALONSO JAÑEZ. Andrelier, Atelier de Comunicación y Mentoring enpresatik.
PREZIOA:
DOHAINIK EHAEO Bizkaiako elkargokideentzat.
EGUTEGIA:
2023ko urriaren 24an, 09:00etatik 11:00etara, aurrez-aurrekoa EHAEO Bizkaiako Formazio Gelan.