LIBURUAREN AURKEZPENA “PRIETO-BASTIDA. HISTORIA DE UNA AMISTAD EN 100 CARTAS” – Coavnbiz

LIBURUAREN AURKEZPENA “PRIETO-BASTIDA. HISTORIA DE UNA AMISTAD EN 100 CARTAS”


Loading Events
This event has passed.

LIBURUAREN AURKEZPENA
“PRIETO-BASTIDA. HISTORIA DE UNA AMISTAD EN 100 CARTAS”

(2023ko azaroaren 28an – 19:00)

1923ko azaroan, Ricardo Bastidak, Bizkaiko Arkitektoen eta Industria Ingeniarien Elkarteen Aretoan, “Bilboko hirigintza-arazoa” hitzaldia eman zuen, Ana Azpiri irakaslearen hitzetan, Bizkaiko hiriburuaren hiri-historiako mugarri garrantzitsuenetariko bat. Hitzaldi hori irakurtzeak, gainera, Bastidaren lagun baten erantzun sutsua eragin zuen, Indalecio Prieto Bilboko Udalean elkarrekin egon ziren garaiak zirela eta. Politikari sozialistak gutun luze bat bidali zion Madrildik. Gutun hori harreman epistolar baten hasiera izan zen, hogeita hamar urtez luzatuko zena eta liburu berri baten xede izan dena. Hitzaldiaren mendeurrena ospatzeko eta Ricardo Bastida eta Indalecio Prietoren arteko adiskidetasuna sakontzeko, mahai-inguru bat antolatu dugu. Bertan izango dira José Ramón Foraster, Eloísa Larrea, Ana Azpiri eta Luis Sala.

Liburuaren aurkezpena: “Prieto-Bastida.Historia de una amistad en 100 carta”, Eloisa Larrea Bastidaren hitzaurrea; Luis Sala Gonzálezen atariko azterketa, argitalpena eta oharrak

Azaroaren 28an –  19:00, COAVNren Bizkaiko Ordezkaritzaren ekitaldi-aretoan.

Sarrera doan.

Prieto-Bastida. Historia de...