PEÑA GANCHEGUI SARIA 2019′ ERAKUSKETA,
BILBON
Donostian izan ondoren, Peña Ganchegui Sariaren bigarren edizioaren erakusketa EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzan ikusi ahal izango da.
Deialdia irabazi duten Ane Arce eta Iñigo Berasategui AZAB Bizkaiko estudioko arkitektoen lanekin batera, Euskal Arkitektura Gazteak saritzen duen sari honetako gainerako finalisten lanak bildu ditu erakusketak.
Erakusketa EHAEOren Bizkaiko ordezkaritzan ikusi ahal izango da (Mazarredo zumarkalea 69-71) datorren abenduaren 23tik 2021eko martxoaren 19ra bitartean, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
Peña Ganchegui Artxiboak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan deitutako saria 10 urtetik beherako titulazioa duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan trebatu diren edo lan egiten duten arkitektoei zuzenduta dago.