–
ONDAREARI BEGIRADAK III. ARGAZKI LEHIAKETA
2016ko urrian, Ondarebizia argazki lehiaketaren hirugarren edizioa sustatu zen, Ondareari begiradak proiektuaren barruan. Proiektuak begirada berriak aktibatu nahi ditu. Behatu, eraldatu, birsortu eta gure errealitateak birbizi ondare kulturalari buruzko esanahi berriak eraikiz.
—
BERRERABILITAKO ONDAREA
Ondare mota ezberdinen (industria, arkitektura, ondare inmateriala,…) berrerabilpenean jarri nahi izan dugu begirada, ondarearen kategorizazioekin lan egin ordez, ondareak jatorrizko zentzua galtzean, jasotzen duen erabilera sozialean eta honi dagokion gogoetan baizik. Jatorrizko erabilera aldatzean, transformatzean edota baita ere galtzean, hau da, ahaztua edo galdua geratu den ondarea.
Balorazio irizpideak:
– Ondare eta paisaiaren tratamenduan berrikuntza: bideratzeko era berriak, originaltasuna.
– Sormena
– Kalitate Teknikoa: irudiaren kalitatea baloratuko da.
—
Erakusketak, lehiaketa honetara aurkeztutako lanak azaltzen ditu, eta ikusgai egongo daEHAEOko Bizkaiko Ordezkaritzan, behe solairuko erakusketa gelan, ekainaren 19tik abuztuaren 31ra, 9:00etatik 14:00etara.
—
ONDAREBIZIA, ondarearen sentsibilizaziorako proiektu bat da. Ondare zentro ezberdinek osatzen duten lan plataforma bat da, proiektuak nahiz lankidetza-kulturak aktibatzen dituzten prozesuak bultzatzeaz arduratzen dena eta aldi berean, herritarrak ondarearekiko sentsibilizatzen laguntzen duena. Era berean, laborategi mugikor moduan jokatzen du. Ingurunearekin harreman era berriak ikertzen ditu, arlo eta sormen diziplina ezberdinen bidez.
Ondarebizia proiektua Museum Cemento Rezola eta K6 Gestión Cultural-ek sustatzen dute, Eusko Jaurlaritzako babesarekin eta Oiasso Museoaren laguntzarekin.
–
AURKEZPENA
Euskal Kultur Ondareari buruzko Legearen urteurrenarekin bat eginez, uztailaren 3an, astelehena, 19:30etan, erakusketaren aurkezpena ospatuko da EHAEOko Bizkaiko Ordezkaritzako areto nagusian, Iñaki Uriarte arkitektoaren hitzaldi ireki batekin.
–