LEHIAKETAREN AURKEZPENA
17. EDIZIOA
EUROPAN “HIRI BIZIAK”
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzak EUROPAN lehiaketaren 17. edizioan parte hartu du aurten. Erabilerarik gabeko industria-eraikin batean zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko orube bat du Eibarren.
Arkitekto gazteentzat esklusiboki zuzendutako lehiaketa da (40 urte gehienez)
Maiatzaren 24an, 18:30ean, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzaren Areto Nagusian, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek lehiaketan parte hartu nahi duten gazte kolegiatuei proposamena azalduko diete.
Aurrez-aurreko jardunaldi horretan, 5 bat minutu irauten duen Eibarko eremuko bideo bat aurkeztuko da. Arduradunen on line parte-hartze gehiago ere egongo dira (Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura zuzendaria, Europako ordezkaritza nazionaleko idazkaria). Bertaratutakoekin elkarrizketa irekia izatea sustatuko da.