LABORATEGIA
JOKOA ETA ARKITEKTURA
Tailerra: “Zuhaitzak eta Pasealekuak”
Tailer honen helburua da arkitektura eta hirigintza haurtzarora hurbiltzea, jolasaren eta materialen manipulazioaren bidez.
“Ilustrazioaren pasealekuak eta alanbreak Euskal Herrian” erakusketarako bisita egin ondoren, ikusgai dauden argazkiak eta maketak ikusi eta aztertuko ditugu. Gaiak inspirazio gisa balioko du tailerra sortzeko. Pasealeku berdea diseinatuko dugu, kontuan hartzen ditugun elementu arkitektoniko edo naturalekin. Zuhaitzek funtsezko eginkizuna izanen dute. Zuhaitz-ilarek markatzen duten geometria landuko dugu, ibai baten ibilgua markatzen duena.
Horrela, bizi garen espazioekiko jakin-mina piztu eta suspertzen dugu, eta ingurunearekiko sentikortasuna sortzen dugu, inguruko inguruneak eta bizilekuak duten balioaz jabetuz.
Kartoi mehea, papera, kola, zinta, guraizeak, errotuladoreak eta argizarizko pinturak erabiliko ditugu.
Kamala Candal (lantegi–Joko eta arkitekturako laborategia)
Eguna: ekainaren 28a, 11:30etik 12:45era
Haurrak: 5-8 urte
Doako tailerra. Izena emateko, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: kultura.bizkaia@coavn.org (izen-deiturak eta adina).