ERAKUSKETA “ETXEKIDETZA” – Coavnbiz

ERAKUSKETA “ETXEKIDETZA”


Loading Events
This event has passed.

ERAKUSKETA
“ETXEKIDETZA”

Uztailaren 3tik aurrera, EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzako -1 solairuko erakusketa-aretoan zuzenean ezagutu ahal izango dira Bartzelonan garapen fase betean dauden etxekidetza alternatiboen ereduak.
Zifrek erakusten dute Bartzelonako hiriak apustu irmoa egin duela, azken urteotan, etxebizitza-eredu malguago, eraginkorrago, demokratikoago eta parte-hartzaileagoen alde. Ildo horretan, koetxebizitza ezaugarri horiek dituen eredu berritzailea da, eta orain, uztailaren 3tik irailaren 3ra bitartean, sakon ezagutu daiteke, Bartzelonako Institut Municipal de l ‘Habitatge i Rehabilitació (IMHAB) erakundearekiko lankidetzari esker.

Baterako etxebizitza, komunitate-bizitzaren eredu bat.

Gaur egun, erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiboak, edo baterako etxebizitzak, 19 proiektu ditu martxan Bartzelonan, lehenengoa gauzatu zenetik, La Bordan, 2018ko amaieran. Proiektu horiek 400 etxebizitza baino gehiago hartzen dituzte, eta gehienak udal-lurzoruan eraikitzen dira.

Ohiko etxebizitzek ez bezala, modalitate honek komunitate-bizitza eta elkarrekiko laguntza sustatzen ditu, bakardadeari eta indibidualismoari aurre egiten laguntzen duten etxebizitzekin. Auzoetan ere eragin positiboa izaten dute askotan, merkataritza-lokalak auzoko ekimenetara bideratzen baitituzte, edo gizarte-pisuak pertsona kalteberagoetara. Gainera, finantzaketa etikoak autopromozio-prozesu bat markatzen du, azken prezioa jaisteko eta sortzen den ekonomia ekonomia sozial eta solidarioan berrinbertitzeko aukera ematen duena. Horri eta administrazioaren laguntzari esker, bizilagunek egiten duten hasierako ekarpena % 50 inguru jaitsi daiteke.

Jabetza kolektiboa duen berdintasunezko etxebizitzaren kontzeptua, espekulazioa saihesten duena eta gainbalioak edo banakako irabaziak sortzea eragozten duena. Izan ere, bazkideek etxebizitza eta komunitate-espazioak mugarik gabe erabil ditzakete, eta kooperatiba utziz gero, hasierako kapital-ekarpena berreskuratzen dute.

Katalunian berriki ezarri den arren, herrialde batzuetan praktika horrek ibilbide luzea du, hala nola Danimarkan eta Uruguain, eta, berrikiago, Suitzan eta Alemanian.

Erakusketa EHAEOren Bizkaiko Ordezkaritzako -1 solairuko erakusketa aretoan egongo da ikusgai (Mazarredo zumarkalea 69), eta lanegun guztietan bisitatu ahal izango dira, uztailaren 3tik aurrera, 9: 00etatik 14:00etara.

Panelak ingelesez daude, baina horien kopiak gaztelaniaz daude.

Erakusketarako sarbidea doakoa da.