EHAEOren ETA EHAEOren BIZKAIKO ORDEZKARITZAREN EGOITZEN HISTORIA – Coavnbiz

EHAEOren ETA EHAEOren BIZKAIKO ORDEZKARITZAREN EGOITZEN HISTORIA


Loading Events
This event has passed.

_

Bizkaiko Arkitektoen lehenengo Elkartea 1893. urtekoa da, nahiz eta urtebete lehenago hasiko ziren, seguru asko, hura osatzeko eta onartzeko izapideak. Atanasio de Anduiza y Uríbarri jauna izan zen elkartearen lehenengo lehendakaria, eta hark idatzia da 1893an Bilboko Udalari egindako eskaera, Bilboko Eraikuntzaren alorreko Udal Ordenantzen artikulu bat aldatu zezan; zehazki, etxeetako teilatuen gailurra lehenengo hormartearen zabalerari buruz goratzeari dagokion artikulua. Hura izan zen, hain zuzen ere, Elkartearen izatearen eta jardunaren lehenengo dokumentua. (…)

1930. urtean sortu zen Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala. Emiliano Amann arkitektoaren Sociedad Bilbaínaren eraikinean izan zuen Elkargoak lehenengo egoitza. 50eko hamarkadan, egoitza lekuz aldatu zen, Manuel I. Galíndez eta José Mª Chapa arkitektoen 1952. urteko lana zen Banco Hispano Americano bankuaren eraikinera, hain justu (Kale Nagusia 4). Dena dela, 1968. urtera arte Elkargoak ez zuen bere egoitza behin betiko Mazarredo Zumarkaleko 69-71. zenbakietako gaur egungo bulegoetara aldatu.

EHAEOko eta bere Bizkaiko Ordezkaritzaren historia ezagutu

_

EHAEOko Bizkaiko Ordezkaritza datorren irailaren 23 eta 24ean bisitatu ahal izango da,  OpenHouseBilbao ekimenaren ekintzen barnean, 10:00etatik 14:00etara. Egun hauetan bisita gidatu espezializatua eskainiko da, non momentu honetan erakusgai dagoen Xabier Unzurrunzaga arkitektoaren erakusketa azalduko den, hala nola Bizkaiko Elkargoaren historia, antzinako plano eta argazkiak ikus ahal izango dira, eta amaieran, gaur eguneko Elkargoko bideo bat ikusi.

_