HAURRENTZAKO TAILERRA “AZTARNAK BILATUZ” – Coavnbiz

HAURRENTZAKO TAILERRA “AZTARNAK BILATUZ”


Loading Events
This event has passed.

HAURRENTZAKO TAILERRA
“AZTARNAK BILATUZ”

FORMA BERRIAK ETA KONTAKIZUN BERRIAK OBJEKTUEN BIDEZ

 

Igurtzea eta eskaiolaren moldeen teknikak erabiliz tailer bat proposatzen da. Eraikina eta eraikinaren ingurutik ibilaldi bat emango da teknika hauek lantzeko asmoz, ondoren sortutako objektuekin eta irudimena erabiliz kontakizun bat sortuko da, puzzle bat izango balitz bezala.

Hiru urrats hauek jarraituz -ibilaldia, ekintza eta ondorengoko azalpena- jakin-mina eta osatutako objektuei buruzko begirada desberdina landu nahi da, objektuen identitate berri bat eskuratuz -horrela objektu berri bat lortuz-. Azkenik, irudimena eta objektu bakoitzari balioa ematen dion kontakizun kolektiboa asmatuko da, eta hau guztien lankidetzarekin lortuta.

Jaime Gutiérrez Armendariz eta Itziar Molinero Mirandarekin (AMA architectural office).

Data: 2024ko ekainaren 28a. 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. Ordutegia: 11:30etik 13:00etara.

Sarrera doakoa
da, baina aldez aurretik izena eman behar da, plazak mugatuak baitira. IZENA EMATEKO FORMULARIOA