“GIROS” GAZTE TAILERRAK
Inguratzen gaituzten arkitekturei buruzko ekintza- eta hausnarketa-dinamika parte-hartzaileak planteatzen ditugu, ondare arkitektonikoari bereziki balioa emanez.
Jolasaren eta eraikuntzaren bidez, gure garaiko arkitektura adierazgarriei DOCOMOMO plakekin egingo diegun aintzatespena ospatuko dugu, hainbat eskalatako sormen- eta eraikuntza-kezkei lekua eginez, modu kolektiboan pentsatuz eta eraikitako espazioetan eta haien ingurunean bizitzeko dugun modua zalantzan jarriz.
Dinamiza DETALLERES (Elena Rodríguez Laborra), Kamala Candalekin lankidetzan.
Asteartea, urriak 14 – 12:00
- ES Txurdinaga Behekoa BHI.
Jarduerak Arte Plastikoetako Batxilergoko 2. mailako ikasleen partaidetza du.
Asteazkena, urriak 22 11:00etan
- DURANGOKO ARTE ETA HISTORIA MUSEOA
Jarduera honetan Fray Juan de Zumarraga – Durango BHIko Marrazketa Teknikoko Batxilergoko 2. mailako ikasleek parte hartuko dute.